A-15a itxi egingo dute ostegunetik ostiralera, gauez, Bidebietako tuneleko lanengatik
A-15 autobidea itxita egongo da apirilaren 15eko gauean, Belabietako tunelean lanak egiteko. Ondorioz, zirkulazioa erabat etengo da Iruñeko noranzkoan Sorabillako lotunetik (Andoain), apirilaren 15eko 22:00etatik apirilaren 16ko 06:00etara.
Ibilgailuek Sorabillako lotunean biratu beharko dute, N-I errepidera sartu, eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosatik eta Ibarratik. Ondoren, A-15era itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean.
Mozketak Oldanditxon hilaren 14an eta 15ean
Halaber, Aldundiak Olanditxoko tunelaren barruan GI-2620 errepidean egiten dituen mantentze-lanak direla eta, trafikoa eten beharko da Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko noranzko batean.
Eskoriatzarako noranzkoan, apirilaren 14an, 08:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 21:00etara egongo da itxita; Aramaiorako noranzkoan, berriz, apirilaren 15ean, ordutegi berean.
Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak