Andoain
2019/02/07 - 11:21
Hiru lagun zauritu dira hainbat ibilgailuk A-15 autobian izandako istripuan
Iruñeko noranzkoan, itxi egin behar izan dute autobia, nahiz eta dagoeneko trafikoa normaltasunera itzuli den. Gutxienez, lau autoren arteko istripua izan da 09:30 aldera Andoainen jazotakoa.
2019/01/16 - 10:23
Auto-ilara luzeak Andoainen, zortzi autoren arteko istripu baten ondorioz
Zortzi autok istripua izan dute 08:00ak inguruan N-1 errepidean, Andoain parean. Ondorioz, bi lagun ospitalera eraman dituzte eta auto-ilarak oso luzeak dira bai N-1ean eta bai A-15ean.
2019/01/16 - 09:52
Trafikoa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Andoainen, goiz korapilotsuaren ondotik
Gasteizko noranzkoan hamar ibilgailuren arteko ezbeharra gertatu da. Hala ere, kontrako noranzkoan ere auto-ilarak sortu dira. Gutxienez bi pertsona ospitaleratu dituzte.
2019/01/07 - 15:05
Andoaingo Udalak eta La Sallek elkartasuna adierazi diote Baltasarri
Horretaz gain, gutuna idatzio diote Meltxor eta Gasparrek Baltasarri. 'Zurekin gaude' esaten diote 'pertsona ona zarelako eta Andoaingo kaleak ilusioz zipriztindu dituzulako'.
2019/01/07 - 14:05
Baltasar erregearen aurkako 'aurreiritzi xenofoboak' gaitzetsi ditu Andoaingo Udalak
"Atsekabea eta kezka eragin digute sare sozialetan eta hainbat komunikabidetan zabaldu dituzten aurreiritzi xenofoboek", esan du Udalak ohar batean.
2019/01/07 - 13:08
Meltxorren eta Gasparren elkartasun mezua jaso du Baltasarrek, Andoainen
Sortutako polemikaren ostean, euren elkartasuna adierazi diote gutun batean. Halaber, antolatzaileek ere beren errespetua azaldu diete.
2019/01/06 - 10:18
Baltasarrek Errege Magoen sekretua jakinarazi die Andoaingo umeei
Geroago, Baltasarrek argitu duenez, "gaizki-ulertu bat" izan da, hark esan nahi zuelako gurasoak "etxeko erregeak direla, agintzen dutenak".
2018/12/09 - 13:38
Euskal Herriko 19 herrik doako wifia izango dute, EBren programa bati esker
WiFi4EU programak Europar Batasuneko 2.800 sartu ditu, guztira, lehen deialdian.
2018/11/26 - 21:52
31 enpresatan lapurtutako talde bat desegin du Ertzaintzak
Andoainen lapurren banda bat desegin du Ertzaintzak. Gutxienez Bizkaia eta Gipuzkoako 31 enpresatan lapurtu zuten. Zuloa eginez sartu eta lapurtu zuten.
2018/11/13 - 12:14
Bi ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Andoainen
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, baina 09:50erako zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2018/10/27 - 00:49
2018ko Rikardo Arregi sariak
Azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar ekimen saritu dituzte, tartean Anaitasuna, Ttipi-Ttapa eta Argia aldizkariak, Euskaldunon Egunaria eta EiTB.
2018/10/26 - 23:02
Rikardo Arregi sariarekin nabarmendu dute EiTB taldea
Azken 50 urteotan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar ekimen saritu dituzte, tartean Anaitasuna, Ttipi-Ttapa eta Argia aldizkariak, Euskaldunon Egunkaria eta EiTB.
2018/10/26 - 12:28
A-15 autobia itxita egongo da urriaren 27tik 29ra, Berastegi eta Andoain artean
San Lorentzo-Larre tuneleko lanak direla eta, autobia itxita egongo da, bi noranzkoetan, larunbateko 08:00ak eta asteleheneko 08:00ak bitartean.
2018/09/30 - 16:20
Gaztañaga sagardotegia garaile Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian
Bigarrena Aburuza sagardotegia izan da, eta hirugarrena, berriz Irigoyen-Herrero. 41 sagardotegik hartu dute parte txapelketa honen laugarren edizioan.
2018/09/26 - 23:12
Ehunka lagun bildu dira Andoainen bi emakumek jasandako erasoak salatzeko
Gizon bat atxilotu zuten atzo bi emakumeri ukituak egitea egotzita.
2018/09/25 - 20:18
Gizon bat atxilotu dute Andoainen, bi emakumeri ukituak egiteagatik
Bi 'eraso sexistak salatu eta gaitzetsi' ditu Andoaingo Udalak adierazpen instituzional batean. Era berean, bi biktimei elkartasuna adierazi die.
2018/09/23 - 22:10
Astebetean Oriaren arroan bi isurketa izan direla salatu dute
Leitzaran ibaian, Andoain parean, eta Oria ibaian, Olaberri parean, gertatu dira isurketak. Ura zurituta agertu da puntu horietan, eta Olaberriko kasuan Arcelor-Mittalen zuen jatorria.
2018/09/19 - 20:51
2.000 bat marihuana landare aurkitu dituzte Andoainen eta Erandion
Andoaingo industria-nabe batean 1.100 landare zituzten. Beste marihuana saila Erandion (Bizkaia) topatu dute. Bertan 900 bat landare eta laborantzarako lanabesak atzeman dituzte.
2018/09/16 - 17:24
Juvenal Villafañe omendu dute Andoainen, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean
1993an hil zuen ETAk 77 urteko guardia zibil erretiratua, Andoaingo bere etxe parean bonba bat leherrarazita.
2018/09/11 - 15:14
Auto ilarak sortu dira A-15 autobidean, Iruñera bidean, kamioi baten matxura tarteko
Errepidean lanak egiten ari diren inguruan izan du matxura, 'by-pass' bat egin duten gunean. Autoak igarotzeko bidea garbitu dute.