Andoain
2023/07/20 - 16:34
GI-20ko zubibidea Loiolan eta N-1ekoa Andoainen birgaitzeko lanak hasiko ditu Gipuzkoako Aldundiak
Lanak abuztuaren 1ean hasiko dira, eta sei milioi eurotik gorako aurrekontua dute. "Bi azpiegitura hauen balio-bizitzaren amaiera ziklora gerturatzen ari gara eta lehentasunezko lanak gauzatu behar ditugu", adierazi du Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuak.
2023/07/06 - 12:07
Sei autok talka egin dute N-1ean, Andoainen, eta bi pertsona zauritu dira eta ilara luzeak sortu
Bidea 09:45ean zabaldu dute (errei bat itxita izan da ia bi orduz), eta aurreikuspena da egoera bere onera etortzea.
2023/06/17 - 16:19
Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu
Besteak beste, Laudio, Aiara, Oion, Bermeo, Mundaka, Abadiño, Pasaia, Errenteria eta Ordizia gobernatuko ditu koalizio abertzaleak EAEn.
2023/06/14 - 22:36
Hondarribia, Andoain, Deba... Hauek dira itxitako azken akordioak, alkateak izendatzeko 3 egun falta direnean
Alderdiek bizkortu egin dituzte negoziazioak, larunbatean alkate berriak izendatzeko.
2023/06/09 - 13:42
Jaialdiak barra-barra, asteburuan
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival jaialdien atarikoak, Xaltaian Best, Andoaingo Rock Jaialdia, Ekinez festibala, Entorno Sonoro eta Araba Euskaraz ospatuko dira ostiral, larunbat eta igandean.
2023/06/06 - 12:16
Bukatu dira N-1 errepidean kamioi baten matxuragatik goizeko lehen orduan sortutako auto ilarak
Lasarterako noranzkoan gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik. Horrek trafikoa zaildu du Andoain parean.
2023/05/14 - 15:07
Istripua izandako kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Andoain parean
Ezbeharraren ondorioz, errepidean gurutzatuta geratu da ibilgailua. Zirkulazioan eragozpenak izan dira, garabiarekin kamioia erretiratu duten arte.
2023/05/07 - 18:53
Lopez de Lacalle gogoratu du PSEk Andoainen, ETAk hil zuela 23 urte bete direnean
Kazetari eta idazle tolosarraren alargunak esan du bizikidetza "alde batekoena bakarrik" dela, eta berriro eskatu du biktimarioek aitortzea "gertatu zena ez zela gertatu behar".
2023/05/07 - 17:35
Lopez de Lacalle gogoratu dute Andoainen, ETAk hil zuela 23 urte bete direnean
Jose Luis Lopez de Lacalle ETAk hil zuen kazetari tolosarraren heriotzatik 23 urte bete direnean, omenaldia egin diote Andoainen. Mari Paz Artolazabal alargunak bizikidetza "alde batekoena bakarrik" dela esan du, eta berriro eskatu du biktimarioek aitortzea "gertatu zena ez zela gertatu behar".
2023/03/21 - 10:45
Ilarak sortu dira N-1ean, Andoain parean eta Donostiako noranzkoan, sei autoren arteko istripu baten ondorioz
Zorionez, ez da inor zauritu. Ibilgailuak bide bazterrera erretiratu badituzte ere, bost kilometroko pilaketak sortu dira.
2023/02/20 - 21:59
Otamendi: 'Min handia egin ziguten, baina jendearen berotasunak kalte hori sendatu zuen'
Egunkariaren itxierarekin abiatu zen bidea hizpide duen ekitaldia egin dute Errenterian. Gertatutakoagatik erreparaziorik ez dutela jaso gogoratu dute gaur Errenterian.
2023/02/19 - 20:06
20 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutela: euskal prentsa-askatasuna ixilarazi nahi izan zutenean
Euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarraren itxiera agindu zuen Juan de Olmo epaile espainiarrak 2003ko otsailaren 20an. ETAkide zirela egotzita, atxilotutako 10 lagunek zazpi urtez itxaron behar izan zuten errugabe zirela frogatu arte. Hona hemen bi hamarkada horien kronologia.
2023/02/05 - 15:54
Joseba Pagazaurtunduari omenaldia Andoainen, ETAk hil zuela 20 urte bete direnean
Maitek, bere arrebak, aurreratu du litekeena dela 20. hau izatea azkeneko omenaldia, eta ezker abertzalea indarkeriaren zurikerian dabilela salatu du.
2023/02/04 - 18:47
A-15a itxita Berastegi eta Sorabilla artean, Gorosmendiko eta Oindolarreko tuneletako lanak direla eta
Ostiral gaueko 22:00etan itxi zuten errepidea eta hala egongo da otsailaren 5eko 22:00ak arte. Bi tunel horietan estaldura sendotu eta instalazioak egokituko dira datozen hilabeetan, eta behin-behineko desbideratzea instalatzeko eten behar izan da errepidea.
2023/01/25 - 10:47
Bukatu dira auto ilara N-1 errepidean, Andoainen
Irungo noranzkoan gertatu da istripua goizeko lehen orduan.
2023/01/15 - 19:26
Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan
Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
2022/12/02 - 13:07
Zeintzuk izan dira asteko albisterik nabarmenenak?
2022ko azaroaren 28ko asteko albiste garrantzitsuenak bideo honetan jaso ditugu.
2022/11/28 - 17:51
Renferen aldiriko trenak berriro martxan, Andoain eta Irun artean
Aldiriko trenen zirkulazioa bere onera itzuli da 12:30ean, goizeko lehen orduetatik etenda egon ostean. Gorabehera horrek 11.000 bidaiariri eta 31 treni eragin die.
2022/11/28 - 10:37
Etenda dago Irunen eta Andoainen arteko aldiriko Renfeko trenen zerbitzua
Renferen Andoain eta Irun arteko aldiriko trenen zerbitzua etenda dago gaur goizean, ETSk Donostiako Atotxako geltokian egiten ari den lanen amaiera atzeratu egin delako, Renfeko iturriek azaldu dutenez.
2022/10/29 - 20:13
Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta
Enpresako makinak batek 47 urteko langilea harrapatu du. Medikuak bertaratu dira, baina behargina bertan hil egin da. Lan-istripu hori salatzeko elkarretaratzeak deituko dituela iragarri du LAB sindikatuak.