Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta
47 urteko behargin bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta, LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ertzaintzaren arabera, jazoera 13:00ak aldera gertatu da, Andoaingo Sorabilla auzoan. Antex Fibres enpresako makinak batek langilea harrapatu du. Medikuak bertaratu dira, baina behargina bertan hil egin da.
"Gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu senide, lagun eta lankideei. Kapitalismoak eragindako beste laneko heriotza bat, beste familia bat birrindurik, eta beste drama sozial bat", esan du ohar horretan LAB sindikatuak.
"90eko hamarkadatik Europa osoan zehar lan osasunerako araudiak makina eta gailuen egokitzapena behartzen baitu arrisku egoera oro ezabatzeko. Makina batek horrelako arriskuak baditu patronalak araudia betetzen ez duelako da", salatu du.
"LAB sindikatutik irmoki salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez diola patronalari berea den ardura betearazi nahi, eta honen atzean erabaki politikoa dagoela", gaineratu du, eta datozen orduotan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.
Informazio gehiago laster
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako