Andoni Ortuzar
2018/02/15 - 13:37
Ortuzarrek 'taliban' deitu dio Ciudadanosi eta Berlusconirekin alderatu du Rivera
Jeltzaleak 'urduri' daudela esan du Ciudadanosek, EAJko buruzagiari erantzunez, beraiengandik onura edo pribilegiorik jasoko ez dutelako.
2018/02/10 - 21:35
Andoni Ortuzar 'The Boss'ek Basque TV Awards saria jaso du
MTV kateak Bilbora ekarriko duen ikuskizunari aurrea hartu eta Basque TV Awards sariak banatu ditu EAJk, urtero egin ohi duen inauterien parodia modura.
2018/02/08 - 15:29
EAJren autogobernu propomamena 'legezkoa' dela esan du Ortuzarrek
Kontsentsuaren alde lan egiteko eskatu du Andoni Ortuzarrek, espainiar nazionalistek egindako kritikak albo batera utzita.
2017/12/08 - 21:30
Estaturik gabeko nazioen presentzia aldarrikatu du Iñigo Urkulluk Erroman
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar Erroman egin den Europako Alderdi Demokratikoen Kongresuan izan dira. Urkulluk jendearen parte-hartzea bermatuko duen Europa eskatu du.
2017/12/08 - 18:59
Ortuzarrek errealitate nazionalei irtenbidea ematea eskatu dio Europari
Andoni Ortuzarrek "sustrai historiko eta kulturalak dituzten eta Europaren parte izan nahi duten" nazioei Europak "lekua eta irtenbidea" ematea eskatu du gaur Erroman.
2017/11/26 - 14:02
EH Bildurekin hitz egiteko 'erabat prest' dagoela esan du Ortuzarrek
Dena dela, Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren legeak joan den ostegunean Kongresuan EH Bilduk babestu ez izana kritikatu du EAJren presidenteak, eta "irizpide politiko falta" egotzi dio.
2017/11/16 - 15:29
EAJk ez du Madrilekin negoziatuko Kataluniak erakunde legitimoak izan arte
Espainiako Aurrekontuak 155. artikuluaren aplikazioa onartu zuten alderdiekin negoziatzeko esan dio Andoni Ortuzarrek Espainiako Gobernuari.
2017/11/11 - 19:13
'Espetxeratuei eta Kataluniako gizarteari elkartasuna adierazi nahi diegu'
Kataluniako kontseilari kargugabetuen eta 'Jordi'en askatasuna aldarrikatzeko manifestazioan izan da larunbat honetan Bartzelonan Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea.
2017/11/10 - 14:43
Ortuzar Bartzelonan izango da larunbatean, ANCk eta Omniumek deitutako manifestazioan
Joseba Aurrekoetxea EAJren EBBko burukidea izango du lagun, "Kataluniako erakunde legitimoetako ordezkariak kartzelatzea" salatzeko.
2017/11/02 - 17:40
155. artikuluaren aurkako manifestazioan parte hartzea aztertuko du EAJk
EH Bilduk, sindikatu abertzaleek eta Gure Esku Dagok Bilbon larunbaterako deitu duten manifestazioarekin bat egiteko aukera berriro aztertuko du EAJk.
2017/11/02 - 12:08
Puigdemont ez atxilotzea espero du Andoni Ortuzarrek
Larunbatean Bilbon antolatu den 155. artikuluaren kontrako manifestaziora ez direla joango esan du Andoni Ortuzarrek. Hala ere, Senatuan 155. artikuluaren aurka daudela erakutsi dutela gaineratu du.
2017/10/30 - 11:28
EAJk eta Elkarrekin Podemosek autogobernuaz hitz egin dute
EAJ eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak bigarrenak aurkeztutako autogobernu proposamenaz hitz egiteko bildu dira.
2017/10/27 - 23:23
Ortuzar: 'Ministro Kontseiluak hartutako neurriak errefusatu egiten ditugu'
Andoni Ortuzarrek errespetua adierazi die Kataluniako erakunde legitimoen erabakiei eta ukatu egin ditu Ministroen Kontseiluak hartutako neurriak.
2017/10/01 - 13:43
Urkullu: "Amildegira gerturatzen jarraitu aurretik dei bat egin nahi dut"
Sare sozialen bidez zabaldu du bere iritzia lehendakariak, baita Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkariak ere.
2017/09/30 - 19:41
Elkartasun uholdea Bilbotik Kataluniara
Besteak beste, Andoni Ortuzarrek, Arnaldo Otegik eta Nagua Albak parte hartu dute Gure Esku Dago dinamikak deitutako manifestazioan, "Demokrazia - Erabakitzeko askatasuna" lelopean.
2017/09/24 - 13:22
Euskadik bere bide propioa egin behar duela berretsi du Urkulluk
Kataluniari EAJren babes osoa adierazi diote Urkulluk eta Ortuzarrek Alderdi Egunean. Lehendakariaren hitzetan, 'Espainiako Estatua hautsita dago'.
2017/09/21 - 22:36
EAJk bere bideari eutsiko dio 'Pausoz pauso gure bidean' lelopean
Alderdi Eguna igande honetan egingo dute Forondako zelaietan. Jeltzaleek aurreneko ekitaldia antolatu zutenetik 40 urte beteko dira aurten.
2017/09/18 - 13:34
Urkulluk bere urtebetetze egunean pastel bat jaso du
EAJ-PNV alderdia Legebiltzarrean elkartu da kurtso politiko berria prestatzeko. Bertan, Andoni Ortuzar alderdiko presidenteak tarta bat oparitu dio Lehendakariari bere urtebetetze egunean.
2017/09/16 - 15:16
Ortuzar Puigdemontekin bildu da gaur Gironan
Kataluniako eta Euskadiko egoera politikoak izan dituzte hizpide, eta urriak 1a baino lehen eta horren ostean "hitz egiteko beharra" dagoela azpimarratu dute.
2017/09/01 - 23:00
Ortuzarrek 'eskua luzatu' dio EH Bilduri, 'herriaren alde lan egiteko'
EAJko presidenteak baldintza hauek jarri dizkio koalizioari: 'Norabidea aldatzea, haztea, eta Podemosi zeharka begiratzeari uztea'.