Alderdi Eguna 2017
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk bere bideari eutsiko dio 'Pausoz pauso gure bidean' lelopean

Alderdi Eguna igande honetan egingo dute Forondako zelaietan. Jeltzaleek aurreneko ekitaldia antolatu zutenetik 40 urte beteko dira aurten.
Alderdi Eguna Forondako zelaietan, Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB
Alderdi Eguna Forondako zelaietan, Gasteizen. Artxiboko irudia: EiTB

Kataluniako prozesutik aldendu eta estrategia ezberdin propioari eutsiko dio EAJk Alderdi Egunean, 'Pausoz pauso gure bidean' lelopean.

Alderdi Eguna igande honetan egingo dute Forondako zelaietan, Gasteizen. Aurreneko ekitaldia antolatu zenetik 40 urte beteko dira aurten. Jeltzaleek 1977an ospatu zuten aurreneko jaia, Aralarren (Nafarroa). Horregatik, Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) bilera egingo du datorren astelehenean, San Migel santutegian.

Mireia Zarate EBBko idazkariak prentsaurrekoan, Bilbon, azaldu duenez, lelo horrek “azken 40 urteetan eskuratutakoa eta datozen urteetan lortu nahi duguna elkartzen ditu, ez da gutxi”.

Alderdi Egunak EAJko milaka jarraitzaile biltzen ditu urtero. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak hitz egingo dute aurten bertan.

EAJk Facebook bidez emango du ekitaldia, 360 graduko irudiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X