Andoni Ortuzar
2024/09/29 - 11:40
Alderdi Eguna, berritze prozesua indartzen saiatzeko
Jeltzaleek jai giroko ekitaldi politiko jendetsua espero dute Forondako zelaietan, 'Alderdia Gara' lelopean, eta Ortuzarren eta Pradalesen hitzartzeek piztuko dute interes handiena.
2024/09/19 - 13:24
Atutxak ohartarazi dio Anduezari ez duela "beto eskubiderik" estatus berriaren eztabaidan
Buruzagi jeltzaleak baieztatu du urrian hasiko dituela Andoni Ortuzarrek estatu berriaren inguruko batzarrak gainerako alderdiekin. "Akordiotara iritsi behar dugu", esan du, Anduezaren jarreran "malgutasunik ez" ikusi arren.
2024/09/13 - 21:07
Iñigo Urkulluren lehen agerraldi publikoa Imanol Pradalesi lekukoa eman zionetik
Lehendakaritza utzi zuenetik bizitza politikotik aldenduta egon da Iñigo Urkullu. Mungiako Batzokiaren inauguratzioan berriro agertu da bere alderdiaren ekitaldi batean.
2024/09/09 - 16:02
EH Bilduren ustez, aurrera egiteko aukera izan daiteke EAJk estatus berriari buruz abiatuko duen bilera-sorta
"Hori da gure nahia, herritarrei poza emateko prestutasun osoa dugu, eta herriak akordio handiak behar ditu", azpimarratu du Otegik Ortuzarren iragarpenaren harira.
2024/09/09 - 15:17
Ortuzarrek estatus politiko berriaz abiatuko duen bilera errondan parte hartuko du EH Bilduk
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gogoratu du Eusko Legebiltzarraren gehiengoak (75 ordezkarietatik 55) nazio izaera eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dutela, eta errealitate hori kontuan hartu beharko dela estatus politiko berria adosterakoan.
2024/09/09 - 12:14
Ortuzarrek alderdi politikoekin bilerak hasiko ditu urrian, etorkizuneko estatus politikoaz hitz egiteko
EAJren EBBko presidentearen arabera, alderdi guztietako ordezkari nagusiekin etorkizuneko autogobernuaz hitz egiteko baldintzak betetzen dira.
2024/09/06 - 12:17
Lehendakariak planteatutako ''kode etikoa hausten lehena'' izatea leporatu dio Otxandianok Ortuzarri
Pello Otxandianok adierazi duenez, Pradalesek euskal jarduera politikoan eredugarritasuna bermatzeko proposatutako kode etikoaren "ahuldade handienetako bat" da "eragileen eta jendearen borondatearen esku" uzten duela hori betetzea. "Nork arbitratzen du hau?" galdetu du Otxandianok.
2024/09/02 - 12:05
Ortuzarrek Bilduri leporatu dio Jaurlaritzaren aurka 'jo ta ke' egotea
Andoni Ortuzar EAJko presidentearen ustez, Bilduk gain-azpi egin nahi zuen eta ezin izan du. Ezker abertzalearen alderdian bi arima daudela gaineratu du.
2024/08/30 - 23:15
Ortuzarrek EAJren suspertze eta eguneratze prozesuan parte hartzeko deia egin dio militantziari
EBBko presidenteak Zarautzen azpimarratu duenez, "EAJ indartsu bat eraiki behar da, zapatak ondo lotuta izango dituena, antolakuntza biziberritua eta eguneratua izango duena, gure helburu abertzaleak berretsi eta horiek lortzeko ibilbidea markatuko duen proiektu politiko batekin".
2024/08/21 - 20:20
Andoni Ortuzarrek 'etorkizuna eta itxaropena' ordezkatzen duen Kamala Harris babestu du Chicagon
Andoni Ortuzarrek gogorarazi du EAJk 130 urte daramatzala demokraziaren eta askatasunen alde borrokan, eta horregatik babesten dituela Kamala Harris eta Alderdi Demokrata.
2024/08/19 - 12:28
Gaur hasiko da Kamala Harrisen hautagaitza onartuko duen Demokraten Biltzarra
Ostegunean amaituko da demokraten konbentzioa, Harrisek ofizialki bere izendapena onartzen duenean. Andoni Ortuzar EAJko presidentea ere Chicagon izango da.
2024/07/31 - 15:24
Ortuzarrek iragarri du Alderdi Egunean ekingo zaiola alderdia berritzeko sei hilabeteko prozesuari
Forondako hitzordua irailaren 29an izango da. EAJren EBBko presidenteak adierazi du datozen hilabeteak "topera" aprobetxatu beharko dituztela "alderdiari indarra" emateko.
2024/07/31 - 13:39
Ortuzarrek adierazi du Alderdi Egunean Batzar Nagusirako ''erlojua martxan'' jarriko dela
Irailaren 29an, "Alderdia gara" lelopean antolatuko den Alderdi Egunean ekingo dio EAJak alderdia berritzeko sei hilabeteko prozesuari, Andoni Ortuzar jeltzaleen buruzagiak adierazi duenez. Hala, Forondan alderdikide guztien aurrean Batzar Nagusirako egunak eta ildo nagusiak jakinaraziko ditu.
2024/07/16 - 14:50
EAJk bilera sorta abiatuko du irailean alderdi guztiekin estatutu berriari buruz
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, EAJ, apirilaren 31ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdia, prest dago estatutu itun berriaren inguruko elkarrizketa garaia kudeatzeko ardura bere gain hartzeko.
2024/07/16 - 14:40
EAJk bilera "diskretuak" egingo ditu irailetik aurrera alderdiekin estatutu berrirako ituna adosten hasteko
Andoni Ortuzar jeltzaleen buruzagiak egin du iragarpena Imanol Pradales lehendakariarekin bildu ostean. Osakidetzaren egoera izan da batzarrean jorratutako beste gai garrantzitsua, eta horretan ere, laguntzeko prest azaldu dira jeltzaleak
2024/07/16 - 13:18
Pradales lehendakariak Andoni Ortuzar eta Joseba Diez Antxustegi hartu ditu Ajuria Enean
Imanol Pradales lehendakariak gaur amaituko du EAJrekin alderdi politikoekin egin duen bilera-sorta. Bilera horiek amaituta, lehendakaria eragile sozialekin, sindikatuekin eta patronalarekin bilduko da bihartik aurrera.
2024/07/16 - 09:58
Albiste izango dira: Pradalesen bilera sorta, elkarretaratzea Ugaon eta EITB Maratoiari saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/16 - 09:44
Lehendakariak gaur itxiko du alderdi politikoekin egiten ari den bilera-sorta, EAJrekin bilduta
Alderdien erronda amaituta, sindikatuekin biltzen hasi da bihartik aurrera. Osasun arlokoak hartu ditu aurrena.
2024/06/22 - 16:23
Andoni Ortuzar: ''Aro berri bat hasiko da Euskadirentzat. Orain, astelehenetik aurrera... lanera!''
Andoni Ortuzar lehendakariaren kargu-hartze ekitaldiaren hunkigarritasuna azpimarratu du. Horrekin batera, Euskadirentzat aro berri bat hasiko dela adierazi du.
2024/06/19 - 14:30
Koalizio gobernua osatzeko akordio programatikoa izenpetu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradalesek azalduko ditu 100 orrialde baino gehiagoko itunaren xehetasunak osteguneko inbestidura saioan.