Angela Merkel
2021/07/17 - 11:14
Uholde suntsitzaileek 160 hildako utzi dituzte dagoeneko Alemanian eta Belgikan
Bitartean, desagertuak bilatzen eta herritarrak ebakuatzen jarraitzen dute; izan ere, zonalde batzuetan ibaiek gainezka egin dezakete berriro. Horrela, Heinber hirian, ehunka pertsona ebakuatu behar izan dituzte gauean, dike bat hautsi ondoren.
2021/07/16 - 18:26
100 pertsonatik gora hil dira eta 1.300 desagertuta daude Alemaniako uholdeetan
Agintariak beldur dira hildakoen kopuruak gora egingo ote duen; izan ere, sakelako telefonoen zerbitzuak kolapsatu egin dira eta ezinezkoa da hainbat pertsonarekin harremanetan jartzea.
2021/06/07 - 13:17
Merkelen CDU alderdiak aise irabazi ditu Saxonia-Anhalteko hauteskundeak
Batasun Kristau-Demokratak 16 puntuko aldea atera dio bigarren postuan gelditu den ultraeskuinari. Irailaren 26ko hauteskunde orokorren aurretik egin diren azken bozak izan dira.
2021/05/31 - 10:11
Danimarkak AEBko Agentzia Nazionalari lagundu zion Angela Merkel zelatatzeko
Europako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, NSA AEBko Segurtasun Nazionaleko Agentziak Alemaniako, Frantziako, Suediako eta Norvegiako politikariak zelatatu zituen 2012tik 2014ra.
2021/04/20 - 22:32
Armin Laschet izango da CDU/CSU koalizioaren burua Alemaniako hauteskundeetan
Alemanian, Armin Laschet aukeratu du Angela Merkelen CDU alderdiak, iraileko hauteskundeetan kantziler berria izateko hauteskundeetarako. Aurretik kanpaina zaila izango du.
2021/03/24 - 14:54
Merkelek atzera egin eta Aste Santuan itxialdi zorrotzik egongo ez dela iragarri du
Aitortu duenez, "akatsa" egin du erabakia hartzean, eta horregatik "barkamena" eskatu die herritarrei.
2021/03/23 - 13:29
Alemaniak konfinamendu zorrotza iragarri du Aste Santurako
Merkelek eta 16 länderrek gaur goizaldean hartutako erabakiaren arabera, apirilaren 1etik 6ra itxita egon beharko dute saltoki guztiek, eta luzatu egingo dira indarrean dauden murrizketa orokorrak.
2021/03/15 - 08:11
Merkelen CDU alderdiak porrot gogorra jaso du eskualdeko hauteskundeetan
Berdeak nagusitu dira Baden-Württembergen eta sozialdemokratak, ostera, Renania-Palatinatuan. Sei hilabete barru egingo dituzte hauteskunde federalak Alemanian eta Merkel ez da hautagai izango.
2021/02/25 - 23:17
Europar Batasunak txertaketa-pasaportea udarako prest izango duela esan du Merkelek
Koronabirusaren txertoari buruzko pasaportearekin Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea posible izango litzateke.
2021/02/10 - 09:53
Nord Stream 2 gasbidea gelditzeko presioa areagotu egin da Alemanian
Gasbidearen inguruko zalantzan sortu dira EBren eta AEBren baitan, EBk Errusiarekiko duen dependentzia energetikoa handiko lukeela iritzita.
2021/01/16 - 16:45
Armin Laschet hautatu dute CDU alderdiko buru
Gaur amaitu da Angela Merkelen 20 urteko lidergoa CDUn. Alderdiko ordezkariek Armin Lascheten bide kontinuistaren alde egin dute, buruzagitza hartzeko.
2021/01/16 - 14:54
Armin Laschet kontinuista, Angela Merkelen CDU alderdiko presidente berria
Ipar Renania-Westfaliako lehen ministroak garaipena lortu du bozketa telematikoaren bigarren itzulian. Friedrich Merz eskuindarrari gailendu zaio.
2021/01/15 - 16:00
Merkelen alderdiak batzarra hasiko du gaur, buruzagia aurkeratzeko
Friedrich Merz eskuindarra, Merkelen etsai historikoa, Norbert Rottgen, 2012an kantzilerrak kargutik kendu zuen ministro ohia, eta Armin Laschet zentrista, dira hiru hautagaiak.
2021/01/15 - 11:54
Merz, Rottgen eta Laschet, Merkel CDU alderdian ordezkatzeko hautagaiak
Alemaniako Batasun Kristau Demokratak buruzagi berria aukeratu behar du. Alderdiaren ondorengotza bideratzeko bigarren saiakera da.
2020/12/13 - 13:27
Eskolak eta funtsezkoak ez diren jarduerak itxi dituzte Alemanian, urtarrilera arte
Alemaniako Gobernuak eta estatu federatuek asteazkenetik aurrera "konfinamendu gogorra" ezartzea adostu dute.
2020/11/26 - 07:53
Alemaniak urtarrilera arte luzatuko ditu COVID-19ari aurre egiteko murrizketak
Hala ere, neurriak malgutu egingo dituzte Gabonetan, abenduaren 23tik urtarrilaren 1era bitartean. Tarte horretan, gehienez hamar pertsona bildu ahalko dira, 14 urtetik beherakoak kontatu gabe.
2020/11/18 - 21:40
Covidaren kontra egiteko lege aldeketak protesta istilutsuak eragin ditu Alemanian
Murrizketen kontra egin dute protesta. Hain justu ere, Parlamentuak Angela Merkeli botere handiagoa eman dionean neurri gehiago hartzeko.
2020/10/28 - 21:44
Alemaniak tabernak, jatetxeak, zine eta antzokiak itxiko ditu azaro osoan
Aisia itxi egingo du azaro osoan. Tabernak, jatetxeak, zine eta antzokiak… astelehenetik aurrera ia dena itxita egongo da, Angela Merkelek berak agindu duenez.
2020/07/18 - 02:12
Akordiorik gabe amaitu da Europako goi-bilerako lehen eguna
Pandemiaren osteko komunitate-aurrekontua eta berreskuratze-funtsa adosteko goi-bilerak larunbatean jarraituko du, 11:00etatik aurrera.
2020/06/19 - 12:09
700 bizilagun dituen eraikin bat koarentenan jarri dute Alemanian, koronabirusagatik
Orain arte, 187.764 kasu zenbatu dituzte herrialdean, eta 8.856 pertsona hil dira. Koronabirusaren agerraldi berriek kolokan jarri dute estatu federatuetako agintarien kudeaketa.