Animaliak
2023/06/22 - 21:08
Urre koloreko txakala izan litekeen espeziea grabatu dute Araban
Burgosko mugan agertu da Balkanetan eta Asia hegoaldean bizi den animalia. Iberiar penintsulan bizirik agertzen den lehenengoa da. Martxoan txakal bat hil zen Agurainen, ibilgailu batek harrapatuta.
2023/06/20 - 13:38
Jaurlaritzak Konstituzionalera eramango du animalien ongizatearen legea
Aurrez, Jaurlaritzak Aldebiko Lankidetza Batzordean negoziazioa ireki nahi du eta errekurtsoa saihestu. Jaurlaritzaren ustez, Gernikako Estatutuan jasotako eskumen betearazleak urratu egin dira eta euskal arauak garatzeko gaitasuna murriztu egin da.
2023/06/17 - 21:46
''Animalien sufrimendurik gabeko'' Aste Nagusia aldarrikatu du Animalistak elkarteak Bilbon
Vista Alegre zezen plazaren itxiera eta Bilboko jaietan zezenketarik egon ez dadin eskatu dute Moyua plazatik abiatu diren ehunka lagun.
2023/06/05 - 22:54
Bi itsas zaldi antzeman ditu Donostiako urpekari talde batek Pasaiako badian
Aztiko Javi Franco ikertzailearentzat albistea interesgarria da, ez baita ohikoa itsas zaldiak badian antzematea. Haren hitzetan, uraren kalitatea nabarmen hobetzearen ondorio zuzena da hori.
2023/06/05 - 22:49
Alonsotegin 3 mastinek ardi bat hil eta beste zenbait zauritu dituztela salatu du Eguzki elkarte ekologistak
Irudirik egon ezean, otsoren bat izan dela uste izaten da gehienetan. Horregatik, Eguzki erakunde ekologistatik, beraiek grabatutako bideo honekin, euren ustea defendatu dute sare sozialen bidez: otsoa ez dela abeltzainen arazo nagusia, beste bat gehiago baizik.
2023/06/01 - 23:24
233 primate espezieren genoma sekuentziatu dute, giza gaixotasunak diagnostikatzen lagun dezakeena
Nazioarteko zientzialari talde batek espezie horietako 800 indibiduo baino gehiagoren genoma sekuentziatu du, orain arte animalia horien artean egin den katalogo genetiko handiena.
2023/06/01 - 18:29
Zer egin behar dugu kaparrak gure gorputzetik kentzeko?
Gehienetan ez da ezer gertatzen, baina gaixotasun larriak ere eragin ditzakete, eta hori dela eta entsegu klinikoak egiten ari dira arriskua gutxitzeko. Klima aldaketak eta maskoten ugaritzeak kaparren kopurua asko handitzea ekarri dute, eta ez soilik mendian, edozein parketan ere bai.
2023/05/30 - 20:40
Izokinen eta aingiren balioa neurtu du AZTIk: 25 milioi euro gutxienez
Arantza Murillas AZTIko ikertzaileak azaldu duenez, arrain diadromoek —ibaien eta itsasoen artean migratzen dute eta desagertzeko arriskuan daude— balio handia dute, ekonomikoaz haratago.
2023/05/25 - 13:36
Basauriko gizon bat zigortu dute barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik
Basauriko gizon bat zigortu dute Internet bidez barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik, jatortasunagatik munduko kaltegarrienetakotzat jotzen baita. Espezie Exotiko Inbaditzaileen Trafikoagatik Floraren eta Faunaren aurkako lehen kondena-epaia da Euskal Herrian.
2023/05/24 - 11:45
Brasilek larrialdi zoosanitarioko egoera ezarri du, hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean
180 egunez egongo da indarrean neurria. Gaur-gaurkoz bost kasu atzeman dira hegazti basatietan herrialdearen hego-ekialdean eta bat ere ez gizakietan. Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, prebentzio-neurriak zorroztu dira etxaldeetan, Gobernuak adierazi duenez.
2023/05/22 - 17:08
PACMA alderdia EAEko hiru hiriburuetan aurkezten da
Justizia soziala, ingurumenaren babesa eta animalien ongizatea defendatu nahi dituzte.
2023/05/22 - 16:32
58 animalia espezie daude arriskuan EAEn, horietatik 18 egoera kritikoan
Arrisku kritikoan dauden animalia horien artean daude: Oxychilus basajauna barraskiloa, bisoi europarra, arraia, euskal balea eta aingeru guardako marrazoa.
2023/05/07 - 22:55
Amaitu berri da asiar liztor erreginak harrapatzeko kanpaina, ugalketa eteteko giltzarri
2010ean asiar liztorra gurera heldu zenetik, udaberrian liztor erreginak harrapatzeko kanpaina egiten da, maiatzaren hasierara arte. Ezinbesteko harrapaketa da, bestela, bertako erleari erasotzen diotelako. Erleen erdiak hiltzen ari dira, asiar liztorraren eta lehortearen eraginez.
2023/05/07 - 20:45
Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek
Otsoaren aurkako neurriak hartzea exijitu diete Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, mendiak ganadurik gabe geratuko direla ziurtatu dute, haien esanetan, nekazal estentsiboa eta otsoa "bateraezinak" direlako.
2023/05/07 - 16:53
Hudoen laguntzaz harrapatzen dituzte Arabako nekazariek mahastiei erasaten dieten untxiak
Arabako Errioxan untxi izurria dute azkenaldian: inoiz baino gehiago ugaldu dira eta mahastiak suntsitu dituzte herri askotan. Horren aurrean, untxiak ehizatzeko baimena eman du Aldundiak; baina ez txakurrekin, hudoen laguntzaz baizik. Untxien bila aritu gara nekazari batekin.
2023/05/05 - 09:54
Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: “Txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, eraso asko ekidingo lirateke”
Txakur-jabeak berriz ere jomugan daudenean, Beasainen Txakur Eredugarri Programaren laugarren edizioari ekin diote. Ikastaroaren arduradunak, Xabi Arresek, txakur-jabe arduratsua izateko gakoak eman dizkigu.
2023/05/04 - 14:32
Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: ''Jabeok ahaztu egin dugu txakurra hezteari denbora eskaini behar zaiola''
Xabi Arrese, Beasaingo Kangune zentroko txakur-hezitzaileak zehaztu du txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, ardiak, txirringak edo beste zakurrak bigarren mailan geratuko direla, txakurrak jabearekin egon nahiko baitu. Txakur jabe eredugarria izateko gakoak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
2023/05/02 - 16:49
Intsektuen desagerpenak gizakiaren biziraupena arriskuan jarriko luke
Intsektuak gutxitzen ari dira, antza garai batean baino % 80 gutxiago daude. Adituen ustez arazoa larria da, horrela jarraituz gero erabat baldintzatuko litzateke elikadura katea.
2023/05/02 - 13:16
Hiru gizon ikertzen ari dira Urdazubin auto baten maletategian bi txakur hiltzen uztea egotzita
Txakurren jabeek eguzkitan eta leihatila guztiak itxita zituen auto baten barruan utzi zituzten, eta bazkaltzera joan ziren. Hiru animalietatik bakarra atera da onik.
2023/04/29 - 16:37
Ya Ya hartz panda Txinara itzularazi dute Memphiseko zooan animaliak zuen egoeraz arduratuta
Estatu Batuen eta Txinaren arteko harremanaren gainbeheraren ikur bilakatu da 23 urte dituen Ya Ya panda hartza. Memphiseko zoologikoan zegoela turista txinatarrek estatu batuarrak gaizki zaintzen ari zirela salatu ondoren erabaki dute aberriratzea.