Animaliak
2023/10/01 - 19:40
Bi lagun larri zauritu dira Nafarroan, basurde batek eraso eginda
Artetako iturburutik gertu txangoa egiten zebilen talde bat eraso egin du basurdeak. Talde horretako pertsona bi larri zauritu dira, eta ospitalera helikopteroz ebakuatu behar izan dituzte.
2023/09/29 - 17:07
Gizonezko donostiar bat hil da Valladolideko entzierro batean adarkada bat jaso ostean
Asteazkenean zauritu zen Olmedoko jaietako entzierroan. Zezenak lepoa adarkatu zion, eta larrialdi zerbitzuek egonkortzea lortu bazuten ere, azkenean hil egin da.
2023/09/29 - 09:57
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Animalien Ongizaterako Legea eta ‘Go!azen 10’, aurrestreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/29 - 07:00
Animalien babeserako legeak tratu txarrak ematea debekatzen du, baina oraingoz ez da txakurren ikastaroa behar
Legea indarrean dago gaurtik, nahiz eta erantzukizun zibileko asegurua eta txakur bat izateko prestakuntza ikastaroa ez diren oraindik beharrezkoak. Aitzitik, dagoeneko ezin dira txakurrak 24 orduz bakarrik utzi eta ezingo dira konpainiako animaliak hil, salbuespenak salbuespen.
2023/09/22 - 19:34
Behi-aziendaren gaixotasun hemorragikoaren 25 kasu atzeman dituzte Euskadin
Gaixotasuna eltxo baten ziztadaren bidez transmititzen zaie animaliei, eta ez die pertsonei eragiten; beraz, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua bidali du. Oro har, bi astetan sendatzen da, baina kostu handia da abeltzainentzat.
2023/09/21 - 15:15
Zarauzko hondartzan duela 12 urte hondoa jota geratu zen 15 metroko kaxalote bat lurpetik atera dute
Animaliaren hezurdura garbitu egingo da, eta aurrerago zuritu. Prozesu horren ondoren, zaharberritu egingo da, etorkizunean erakutsi ahal izateko. 15 metroko luzera duen kaxalotea hondoa jota geratu zen Zarauzko hondartzan 2011ko abuztuaren 26an. Ondoren, Hernaniko lursail batean lurperatu zuten.
2023/09/15 - 16:07
Zauritutako sai bat agertu da Donostiako Amara auzoan
Zauritutako sai bat agertu da ostiral honetan Donostiako Amara auzoko kale batean eta udaltzainek jaso dute.
2023/09/14 - 15:29
Bandera horia Donostiako hondartza guztietan, marmokak daudelako
Udalak berretsi du marmokak direla, ez karabela portugaldarrak. 70 ale inguru jaso dira itsasertzean, eta 15 bat ziztada izan dira atzo arratsaldean eta gaur goizean, guztiak arinak.
2023/09/11 - 18:33
Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren lehen agerraldiak, Gipuzkoako eta Arabako hamar etxaldetan
Batez ere oreinei eta behiei eragiten dien gaixotasuna da. Eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da animalien artean, eta ez die pertsonei eragiten, ezta kutsatutako animalietatik lortutako elikagaiei ere.
2023/09/08 - 20:45
Tigre eltxoa Donostian finkatu da
Klima aldaketak, salgaien garraioaren globalizazioak eta ibilgailuen lehorreko mugikortasun handiak eragin dute eltxoaren presentzia modu esponentzialean handitzea gure artean. Joera hori bera gertatzen ari da Euskadiko gainerako hiri eta herrietan ere.
2023/09/03 - 17:36
Ahateak hegazti gripean aurka txertatzeko agindu du Frantziar Gobernuak baina euskal hazleek zalantzak dituzte
Iaz Frantziar Estatuan milioika ahate hil behar izan zituzten etxaldeetan hegazti gripearen mehatxua zela eta. Aurten, ahateak txertatu egingo dituzte lehen aldiz eta derrigorrezkoa izango da. Frantziako Gobernuak kostuaren % 85 bere gain hartuko du. Hazleek zantzak dituzte erabakiaren inguruan.
2023/09/02 - 14:18
Sumina zabaldu da Italian, desagertzeko arriskuan zegoen hartz eme baten hilketagatik
Ustezko hiltzailea Poliziaren zaintzapean jarri dute, heriotza-mehatxuak jasan dituelako. Birikan jaso zuen tiroa hartzak, kumeak aurrean zituela, eta sufrimendu handi baten ondoren hil egin zen.
2023/08/30 - 16:33
Irailaren 29an sartuko da indarrean etxeko animalien babeserako legea
Lege berriak ekarriko dituen atal batzuk hauek dira: txakur jabeek ikastaro bat egin beharko dute, eta arraza arriskutsuen kasuan, aseguru berezia izan beharko dute.
2023/08/22 - 13:32
Ehunka marmoka hil erretiratu dituzte Kontxako hondartzan itsasertzetik
Baliteke tamaina txikiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, egun hauetan 25 gradu ingurukoa baita.
2023/08/20 - 13:23
Adarkatu bat Tafallako entzierroan eta beste bat Faltzesko Piloiaren jaitsieran
Beste gertakari batean, Murchanten ihes egin zuten bi behik bi pertsona adarkatu dituzte larunbat honetan Nafarroako udalerri horretan.
2023/08/19 - 13:26
Euskal kostaldean orkak begiztatu dituztela ohartarazi du Itsas Salbamenduak
Zetazeoekin elkarreraginik izanez gero, lasai egotea gomendatzen da, baita itsasontziaren abiadura jaistea, 112 telefonoarekin edo Itsas Salbamenduarekin harremanetan jartzea, eskuak lematik kentzea kolpeak saihesteko eta zunda itzaltzeko, baina UHFak eta posizioko GPSak piztuta mantentzea ere.
2023/08/18 - 15:30
72 hegazti hil dira Gasteiz inguruan botulismo agerraldi baten ondorioz
Radio Vitoriak jakin duenez, gaixotasunak jotako 72 animaliaren gorpuak jaso dituzte, eta 19 hegazti Martiodako zentrora eraman dituzte. Agerraldi honek ez die gizakiei eragiten.
2023/08/18 - 14:05
Nafarroako Ubidera eroritako basurde bat erreskatatu dute suhiltzaileek
Nafarroako suhiltzaileek eskailera bat erabili dute animalia uretatik ateratzeko. Erreskatea Ezperunen izan da, Elorz haranean. Behin lurrean, animaliak korrika ihes egin du.
2023/08/10 - 22:03
100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.
2023/08/10 - 13:21
Hartz disekatu bat atzeman dute Bilboko portuan
Uztailaren 30ean merkantzian hartz disekatu bat zuen ferry bat atzeman zuten. Kamioia,Irlandara bidean zihoan, ferry batean. Merkantziaren jabea salatu dute, legez ezarritako baldintzak bete gabe fauna-espezimen bat izateagatik.