IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Animalien Ongizaterako Legea eta ‘Go!azen 10’, aurrestreinaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Feijooren inbestidura: bigarren bozketa: Alberto Nuñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidente izateko PPren hautagaiaren inbestidura bigarren aldiz bozkatuko dute gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Asteazkeneko ahaleginak huts egin ondoren, gaurkoan ere segurutzat jotzen da buruzagi popularrak ez duela lortuko presidente izateko behar duen gehiengoa (bigarren bozketan honetan, gehiengo sinplea behar du).

- Animalien Ongizaterako Legea: Gaurtik aurrera indarrean dago Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko Legea (aurrerantzean, Animalien Ongizaterako Legea) Espainiako Estatuan, nahiz eta arauaren alderdi nagusietako batzuk geroago aplikatuko diren. Legearen helburua da, besteak beste, animaliak babestea, tratu txarrik eta abandonurik ez egotea, eta adopzioa eta zaintza arduratsua bultzatzea. Adibidez, tratu txarrak emateagatik 200.000 eurora arteko isunak ezarriko dira arau-hauste oso astunen kasuan.

- 'Go!azen 10', aurrestreinaldia: "Go!azen" telesailaren denboraldi berria Donostia Zinemaldiaren barruan aurrestreinatuko da, gaur, 18:30ean, Belodromoan, egingo den ekitaldi handian. Bertan, "Go!azen 10.0"ren lehen atala ikusteko aukera izango da. Gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X