Zimitzek nekazaritza-ustiategietan izan dezaketen eragina aztertuko du Bizkaiko Aldundiak
Europako hainbat herrialdetan hedatzen ari den zimitz izurritea Bizkaiko nekazaritza-ustiategietara ez da iritsi, oraingoz, baina prebentzio neurri gisa Bizkaiko Foru Aldundiak azterketa bat egiteko eskatu dio Landereen Babeserako foru Zentroari. Hain zuzen, balizko izurrite batek eragingo lituzkeen ondorioak eta kalteak aztertzea galdegin du.
Goizean Bilbon egin duen agerraldian, Arantxa Atutxa Bizkaiko Aldundiko Ingurune Natural eta Nekazaritza diputatuak azaldu du nekazaritza-ustiategietan hartuko dituztela laginak. "Oraingoz, inork ez digu arazoaren berri eman", zehaztu du.
Ikerketa egin ondoren, beharrezkoa balitz, neurriak hartuko direla ziurtatu du.
Zimitz espezie ezberdinak daude, eta adituen arabera, Bizkaiko hainbat lekutan agertu dena zimitz marroi kirasduna da. Korea, Txina edota Japonian izango luke jatorria intsektu honek; inbaditzatzailea da, ez ditu ez pertsonak ez animaliak ziztatzen, eta usain txarra dute.
Tamainari dagokionez, 1,2-1,7 zentimetro luze eta 0,7-1,0 zentimetro zabal da intsektua; laua da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda