Animaliak
2022/08/13 - 21:09
Ehunka pertsona zezenketen aurka manifestatu dira Donostian
Zezenketen inguruko herri-galdeketaren aldeko kartelak eraman dituzte parte-hartzaileek, Donostiako erdigunetik egindako ibilbidean.
2022/08/10 - 11:31
Hegazti-gripearen kasu berri bat Gipuzkoan
Donostiako Aquariumaren inguruan zebilen zanga gaixo batek eman du positibo H5N1 gripearen aldaeran. 2006tik aurreko maiatzera arte, ez da kasurik antzeman Euskadin.
2022/08/09 - 12:13
Trapagarango bizilagun bat hil da Valladoliden, entzierro batean
'El Norte de Castilla'-k zabaldutako informazioaren arabera, gizonak behi baten adarkada bat jaso du La Secako zezenkoen jaietan.
2022/08/08 - 17:52
Objectif Sciences Internationalek astebeteko egonaldiak proposatzen ditu uretako ugaztunak ikertzen ikasteko
'Atalaia' itsasontzian udalekuak antolatzen dituzte. Bertan, besteak beste, ugaztunen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dute.
2022/07/12 - 22:51
Animaliek ere sufritzen dute bero-boladarekin
Albaitariek aholkatzen dutenez, honelako egunetan gu bezala, txakurrak ere itzaletik ibili behar dira eta ondo hidratatuta.
2022/06/30 - 18:41
Eusko Legebiltzarrak lau lege onartu ditu udako oporren atarian, azken osoko bilkuran
Bestalde, Ganberak EH Bilduren proposamen bat atzera bota du. Osasun sistemaren eta, bereziki, lehen arretaren, egoeraren inguruko diagnostiko bat egiteko lantalde bat sortzea proposatu du koalizioak.
2022/06/10 - 11:57
Poliestirenoa jan eta plastikoa birziklatzen lagun dezakeen har bat aurkitu dute
Queenslandeko Unibertsitateko (Australia) ikertzaileek aurkitu dute poliestirenoa jaten duen zizare espeziea. Ikertzaile hauen ustez, plastikoa eskala handian birziklatzeko gakoa izan liteke aurkikuntza hau.
2022/06/08 - 12:24
Izurde talde batek bisita egin diote 'Aita Mari' ontziari
Izurde talde bat 'Aita Mari' erreskate-ontzira hurbildu da. Ontzian doan Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak grabatu dituen irudietan zetazeoak itsasontziaren ondoan saltoka ikusi daitezke.
2022/06/05 - 11:32
Iruñerriko bizilagun bat ikertzen ari dira, txakurra bridekin lepotik helduta izateagatik
Artzain txakur alemaniarra lepoan plastikozko brida batzuekin topatu zuen Guardia Zibilak. Txakurrak ezin zuen ez jan ez edan, eta hil zorian zegoen.
2022/05/30 - 16:47
Nafarroan 980 zikoina habia daude, horietatik 30 baino gehiago Castejoneko upeltegi batean
Nafarroan 980 zikoina bikote zenbatu dituzte, horietatik 80 baino gehiago Castejonen. Edozein lekutan jartzen dute habia, pentsaezinak diruditen tokietan batzuk.
2022/05/26 - 21:35
Aiako Harrian hildako sai bat, hirugarren hegazti-gripe kasua Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, hegaztiak oinarritzat dituzten elikagaiek ez dute inolako arriskurik suposatzen pertsonentzat.
2022/05/24 - 23:22
Tximinoaren baztangarekin kutsatutako pertsonen maskotak koarentenan jartzea gomendatzen dute
Helburua transmisio-katea moztea da, Europan gaixotasuna endemiko bihur ez dadin.
2022/05/24 - 17:48
Galarraga: "Zoonosiei aurre egiteko txertorik onena ingurumena zaintzea da"
Animalia jatorria duten birusei "ateak zabal-zabalik uzten ari da gizakia", batetik bestera kontrolik gabe mugi daitezen. Ana Galarraga zientzia-adituaren iritziz, zenbat eta biodibertsitate galera handiagoa, orduan eta zoonosi kasu gehiago izateko aukera.
2022/05/20 - 22:22
Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago
Espezie batzuk nabarmen hazi dira, hala nola baso-inguruneetako tximeletak eta zenbait arrain, esaterako, amuarraina eta gobioa. Izokina egonkortu egin da, eta aingirak, berriz, atzera egiten jarraitzen du. Inkestatuen % 3k uste du biodibertsitatearen galera ingurumen-arazorik kezkagarriena dela.
2022/05/13 - 22:46
Hegazti gripeari aurre egiteko neurriak indarrean jarri dituzte Espaniako Estatuan
3O hegazti gripe foku baino gehiago atzeman dituzte Espainia Estatuan. Beraz, hegaztiak barruan gordetzeko gomendio egin zaie hegazi haztegiei. Dena den, orain transmisio mailarekin gizakietara pasatzeko aukerak oso urriak direla diote epidemiologoek.
2022/05/13 - 16:27
Hegazti gripearen mehatxua ez da berria Euskal Herriko ekoizleentzat
Urte hasieran milaka ahate hil behar izan zituzten Iparraldean. Mehatxua hain gertu izanik, Gipuzkoan hiru hilabetez egon dira kanpora atera gabe kortako hegaztian, beste hegazti batzuekin kontakturik ez izateko.
2022/05/13 - 12:27
''Birusaren zirkulazioa dagoen edo ez aztertzen ari gara. Bitartean, hegaztiak konfinatzea gomendatzen dugu''
Mikel Azpiri Gipuzkoako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun zerbitzuburuak esan duenez, basozainak egoeraren nondik norakoak aztertzen ari dira, eta, emaitzak jakin arte, biosegurtasun neurriak indartzea gomendatu dute, etxeko hegaztiak basatiekin kontakturik izan ez dezaten. Emaitzak izan ondoren, neurriak berrikusiko dituztela ohartarazi dute.
2022/05/13 - 11:57
Basurde bat Iruñeko kaleetan zehar paseoan ibili da bart gauean
Basurde handi bat ibili da bart Iruñeko hainbat kaletan. Ez da basurde bat Nafarroako hiriburuan zehar ikusten duten lehen aldia.
2022/05/09 - 22:08
Emakume bat zauritu da Endarlatsan bere txakurrak eraso eginda
Gaztea Bidasoko Ospitalera eraman zuten, eta ordu batzuetara eman zioten alta.
2022/05/07 - 16:47
Ukrainatik txakurra edo katua dakartenek berrogeialdian utzi behar dute animalia
Ukrainako gerratik ihesi gurera datozen herritarren txakurrek edota katuek berrogeialdia egin behar dute, amorru gaitzaren eramaile izan baitaitezke. Gurean, desagertuta dago gaixotasun hori etxeko animalien artean, ez ordea Europa Ekialdean; oso kutsakorra da, eta % 100ean hiltzailea da.