Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago
Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago, hamarkada honen amaierarako Europar Batasunak markatutako % 30eko zifra lortzetik gertu. Hala adierazten du Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Ingurumen Profila 2022 txostenean, maiatzaren 22an izango den Biodibertsitatearen Mundu Egunaren bezperan.
Txosten hori Ihobe sozietate publikoak urtero egiten duen dokumentua da, eta 35 adierazleren bidezko diagnostikoa eskaintzen du.
Datuen arabera, Euskadiko lurralde osoaren % 24,2 babespean dago, 175.330 hektarea guztira. Espezieei dagokienez, aztertutako hegaztien % 37en populazioak gora egin du, eta gainerako espezieen % 20k kontserbazio-egoera ona erakusten dute. Emaitza onenak dituztenen artean, anfibioak, narrastiak eta ugaztunak daude, hiriguneetan, goi-mendietan eta baso-inguruneetan bizi diren hegaztiez gain.
Dena den, nekazaritza-inguruneko hegazti-populazioa % 44 jaitsi da eta egoera kezkagarria da. Halaber, euskal kostaldean alga gorriaren biomasa % 85 murriztu da 25 urteko epean, eta Zostera noltii fanerogamoa (posidoniaren antzeko itsas landarea) ia % 10 murriztu da bost urtean.
Azken urteotan, berriz, espezie batzuk nabarmen hazi dira, hala nola baso-inguruneetako tximeletak eta zenbait arrain, esaterako, amuarraina eta gobioa. Izokina egonkortu egin da, eta aingirak, berriz, atzera egiten jarraitzen du.
Biodibertsitatean egindako Inbertsioei dagokienez, 2021-2027 aldian Euskadiko Natura 2000 Sarearen kudeaketa 119 milioi eurokoa izango dela kalkulatzen da. Eusko Jaurlaritzak Natura Sareko guneei buruz egindako azterlan baten arabera, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta onuren balio ekonomikoa leku horietan egiten den gastu zuzena baino zazpi aldiz handiagoa da.
Azkenik, Euskadik 2019an jasotako bisiten % 13,9en helburua naturaz eta landa-turismoaz gozatzea izan zen. Txostenak baita euskal gizartearen iritzia ere eskaintzen du eta horren arabera, inkestatuen % 3k uste dute biodibertsitatearen galera ingurumen-arazorik kezkagarriena dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.