Animaliak
2022/08/21 - 15:55
Zezenketen aurkako zenbait taldek elkarretaratzea egin dute Bilbon
Arriaga plazan izan da, eguerdian. Aste Nagusiko jaietan, berriro ere, zezenketak ari dira egiten.
2022/08/21 - 14:51
Zezenketen aurkakoek elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon
Aste Nagusiko zezenketen kontrakoa izango da protesta, "Bilbo odolik eta torturarik gabeko hiria" izan dadila aldarrikatzeko. AnimaNaturalisek eta CAS Internacionalek deitu dute, eta Arriaga Plazan izango da, 12:00etan.
2022/08/18 - 22:24
Mastin batek bere jabea hil zuen Mungian, baina arriskutsuak al dira?
Mastinen arraza ez dago arriskutsu moduan katalogatuta, eta albaitariek esan digute ondo aztertu behar dela nolako bizimodua zuen txakurrak, horrelako ezohiko eraso bat egiteko bere jabearen aurka.
2022/08/17 - 22:58
77 urteko gizon bat hil da Mungian, bere txakurrak erasota
Bestalde, antzeko kasu batean, 20 urteko emakume bat zauritu da Araban, bere txakurrak erasota ere.
2022/08/16 - 13:13
Zumaiako Santiago hondartzan agertu den izurde bat itsasora itzultzea lortu dute
Gurutze Gorriko kideek ohatila bat erabili dute Zumaiako Santiago hondartzan hondoa jota agertu den kalderoi espezieko izurde bat itsasora itzultzeko.
2022/08/14 - 16:38
Piloneko entzierroak ehunka lagun erakartzen ditu guztiz ezohikoa den lasterketa horretaz gozatzera
Aurtengo lehen entzierroan bigantxa bat mendi magaletik behera erori da, eta 3 gaztek kolpe arinak jaso dituzte.
2022/08/13 - 21:09
Ehunka pertsona zezenketen aurka manifestatu dira Donostian
Zezenketen inguruko herri-galdeketaren aldeko kartelak eraman dituzte parte-hartzaileek, Donostiako erdigunetik egindako ibilbidean.
2022/08/10 - 11:31
Hegazti-gripearen kasu berri bat Gipuzkoan
Donostiako Aquariumaren inguruan zebilen zanga gaixo batek eman du positibo H5N1 gripearen aldaeran. 2006tik aurreko maiatzera arte, ez da kasurik antzeman Euskadin.
2022/08/09 - 12:13
Trapagarango bizilagun bat hil da Valladoliden, entzierro batean
'El Norte de Castilla'-k zabaldutako informazioaren arabera, gizonak behi baten adarkada bat jaso du La Secako zezenkoen jaietan.
2022/08/08 - 17:52
Objectif Sciences Internationalek astebeteko egonaldiak proposatzen ditu uretako ugaztunak ikertzen ikasteko
'Atalaia' itsasontzian udalekuak antolatzen dituzte. Bertan, besteak beste, ugaztunen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dute.
2022/07/12 - 22:51
Animaliek ere sufritzen dute bero-boladarekin
Albaitariek aholkatzen dutenez, honelako egunetan gu bezala, txakurrak ere itzaletik ibili behar dira eta ondo hidratatuta.
2022/06/30 - 18:41
Eusko Legebiltzarrak lau lege onartu ditu udako oporren atarian, azken osoko bilkuran
Bestalde, Ganberak EH Bilduren proposamen bat atzera bota du. Osasun sistemaren eta, bereziki, lehen arretaren, egoeraren inguruko diagnostiko bat egiteko lantalde bat sortzea proposatu du koalizioak.
2022/06/10 - 11:57
Poliestirenoa jan eta plastikoa birziklatzen lagun dezakeen har bat aurkitu dute
Queenslandeko Unibertsitateko (Australia) ikertzaileek aurkitu dute poliestirenoa jaten duen zizare espeziea. Ikertzaile hauen ustez, plastikoa eskala handian birziklatzeko gakoa izan liteke aurkikuntza hau.
2022/06/08 - 12:24
Izurde talde batek bisita egin diote 'Aita Mari' ontziari
Izurde talde bat 'Aita Mari' erreskate-ontzira hurbildu da. Ontzian doan Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak grabatu dituen irudietan zetazeoak itsasontziaren ondoan saltoka ikusi daitezke.
2022/06/05 - 11:32
Iruñerriko bizilagun bat ikertzen ari dira, txakurra bridekin lepotik helduta izateagatik
Artzain txakur alemaniarra lepoan plastikozko brida batzuekin topatu zuen Guardia Zibilak. Txakurrak ezin zuen ez jan ez edan, eta hil zorian zegoen.
2022/05/30 - 16:47
Nafarroan 980 zikoina habia daude, horietatik 30 baino gehiago Castejoneko upeltegi batean
Nafarroan 980 zikoina bikote zenbatu dituzte, horietatik 80 baino gehiago Castejonen. Edozein lekutan jartzen dute habia, pentsaezinak diruditen tokietan batzuk.
2022/05/26 - 21:35
Aiako Harrian hildako sai bat, hirugarren hegazti-gripe kasua Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, hegaztiak oinarritzat dituzten elikagaiek ez dute inolako arriskurik suposatzen pertsonentzat.
2022/05/24 - 23:22
Tximinoaren baztangarekin kutsatutako pertsonen maskotak koarentenan jartzea gomendatzen dute
Helburua transmisio-katea moztea da, Europan gaixotasuna endemiko bihur ez dadin.
2022/05/24 - 17:48
Galarraga: "Zoonosiei aurre egiteko txertorik onena ingurumena zaintzea da"
Animalia jatorria duten birusei "ateak zabal-zabalik uzten ari da gizakia", batetik bestera kontrolik gabe mugi daitezen. Ana Galarraga zientzia-adituaren iritziz, zenbat eta biodibertsitate galera handiagoa, orduan eta zoonosi kasu gehiago izateko aukera.
2022/05/20 - 22:22
Euskadiko lurraldearen laurden bat ingurumen-babeserako figuraren baten mende dago
Espezie batzuk nabarmen hazi dira, hala nola baso-inguruneetako tximeletak eta zenbait arrain, esaterako, amuarraina eta gobioa. Izokina egonkortu egin da, eta aingirak, berriz, atzera egiten jarraitzen du. Inkestatuen % 3k uste du biodibertsitatearen galera ingurumen-arazorik kezkagarriena dela.