Antxoak
2022/03/01 - 15:52
Denboraldiko lehen antxoak hartu dituzte arrantzaleek
Ontziak atzo gauean atera ziren itsasora eta Santander parean aurkitu dituzte lehenengoak. Santoñan egin dituzte deskarga gehienak, baina Getariako portuan ere badituzte aurreneko kaxak, 160 hain zuzen ere.
2022/02/18 - 12:15
Antxoa eta hegaluze kuotak autogestionatu ahal izatea eskatu dute baxurako euskal arrantzaleek
Hauek dira baxurako espezie nagusien 2022ko behin-behineko kuotak: berdela, 8.500 tona; antxoa 25.250 tona, eta hegaluzea: 17.700 tona.
2021/07/24 - 17:05
"Seguruenik, Kantauri itsasoan ez da espezierik guztiz desagertuko, baina beraien arteko oreka aldatuko da"
Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifikoak klima-aldaketaren tokiko parametro garrantzitsuenei buruz hitz egin digu. Besteak beste, Kantauri itsasoko tokiko datuak erregistratzen ari dira.
2021/07/21 - 16:49
Antxoaren iraunkortasuna bermatuta dago Bizkaiko Golkoan
Bizkaiko Golkoan dugun antxoa kopurua ezagutu ditugu gaur eta oso onak dira. 170.000 tonako biomasa dugu eta hala, espeziearen iraunkortasuna bermatuta dago. Izan ere, 21.000 tonatik gora ziurtatzen da antxoaren jasangarritasuna.
2021/05/31 - 21:34
Amaitu da antxoaren kostera kuotaren %90 inoiz baino azkarrago harrapatu ondoren
Positibotzat jo dute arrantzaleek aurtengoa, azken 3 asteetan tamaina handiko piezak arrantzatu dituztelako gainera.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
2021/04/22 - 16:03
Eusko Label antxoa Euskadiko kalitate ikurra duten produktuen familian sartu da
Arrantza tresna tradizionalekin harrapatutakoa, bertakoa eta kalitatezkoa dela bermatuko du horrek.
2020/11/12 - 13:40
Bizkaiko Elikagaien Bankuak tona bat antxoa jaso du Hondarribiatik
Bizkaiko Elikagaien Bankuko kideek mila kilo antxoa jaso dituzte gaur Hondarribiko portutik.
2020/10/19 - 14:12
Antxoak Ondarretako hondartzara ere iristen dira
Kostaldeko beste herri batzuetan azken egunotan gertatu den bezala, antxoak Donostiako Ondarreta hondartzara ere iritsi dira (Pako Kastellanosen irudiak).
2020/06/29 - 15:42
Bizkaiko golkoan antxoaren stocka bere maximo historikoan kokatu da
Euskal Herriko arrantza-ontziek 4.600 tona antxoa harrapatu dituzte, eta merkatuan batez beste izandako prezioa iazkoa baino baxuagoa izan da.
2020/06/15 - 21:08
Hegaluzearen kanpaina aurreratua hasi dute baxurako arrantzaleek
Baxurako ontziek hegaluzearen kanpaina gaur hasiko dute. Antxoarena ohi baino lehenego amaitu dute prezio baxuengatik eta hegaluzearena aurreratzea erabaki dute.
2020/04/21 - 22:37
Harrapatutako lehen antxoa prezio 'barregarrian' saldu dela salatu dute arrantzaleek
Getariako portura 80 tona ekarri dituzte. Antxoa txikia, lonjan 50 zentimoan saldu da. Lonjan prezio barregarrian saldu ostean, arrandegietan 6 euroan saldu dela salatu dute.
2020/04/20 - 10:07
Antxoaren kostera abiatu dute gaur arrantzaleek, ezohiko segurtasun neurriak hartuta
Arrantzaleek antxoa gutxiago harrapatuko dute, prezio "egokia" lortzeko. 10 tonako muga 6ra jaitsiko dute, eta egoera aztertu ondoren erabakiko dute berdin jarraitu edo gehiago arrantzatu.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.
2020/03/05 - 11:10
Antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Gaur goizean 500 eta 600 kilo artean deskargatu dituzte Hondarribiko portuan. Martxoaren 1ean hasi zen antxoaren kanpaina.
2019/08/06 - 23:11
Antxoaren stocka inoizko bigarren unerik onenean dago Bizkaiko golkoan
Bioman kanpaina zientifikoaren arabera, biomasa 190.000 tonakoa da, espeziearen jasangarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa (21.000) baino nabarmen handiagoa.
2019/08/06 - 12:34
Antxoaren stocka inoizko bigarren unerik onenean dago Bizkaiko golkoan
Bioman kanpaina zientifikoaren arabera, biomasa 190.000 tonakoa da, espeziearen jasangarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa (21.000) baino nabarmen handiagoa.
2019/05/03 - 18:44
Modu 'bizian' hasi da antxoaren arrantzaldia, 7 milioi kiloko deskargekin
"Autoerregulatzeko gaitasuna" eskatu dute arrantzaleek, errentagarritasuna igotzeko. Berdelaren kostera 8.810 tona inguruko harrapaketekin bukatu da. Iaz baino "zertxobait baxuagoak" dira.
2019/05/03 - 16:19
Arrantzaleek antxoaren kuota propioa nahi dute
Berdelaren kasuan bezala, euskal arrantzaleek antxoan ere euren kuota propio eskatzen dute euren kasara hobeto kudeatu ahal izateko.
2019/04/10 - 00:29
553.000 kilo antxoa deskargatu dituzte Ondarroako portuan
Milioi erdi kilo antxoa arrantzatu dituzte azken orduetan. Denboraldia hasi denetik antxoa gehien sartu den eguna izan da.