Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta

Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
Antxoak
Antxoak

Baxurako euskal ontziek gaur itxiko dute antxoaren kanpaina, "badaezpada"; izan ere, urteko kuotaren % 90 arrantzatu dute dagoeneko.

Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatu ahalko dute, Itsas Etxea Kofradiak jakitera eman duenez.

Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du, martxoaren 1ean hasi baitzen. "Antxoa berdela baino lehenago agertu zen", azaldu dute iturriek.

Martxoaren hasieran, arrantza euskal portuetatik oso hurbil hasi zen, baina antxoa txikia zen; ondorioz, salneurriak "oso baxuak" izan ziren.

Kofradiak azpimarratu duenez, berdelaren arrantzuak etenaldi laburra ekarri ondoren, kanpainako bigarren zatia (apirilaren erdialdetik maiatzera) Kantabriako eta Asturiasko uretan egin dute.

"Antxoa berdela baino lehenago agertu zen"

Kanpaina amaieran, azken hilean batez ere, euskal arrantzaleek "antxoa handiagoa aurkitu dute; honenbestez, kanpaina bukaera gozoa izan dute".

Txosten zientifikoen arabera, "antxoa biomasaren osasuna oso ona dela ikusi dute itsasoan", horien hitzetan.

"Harrapaketa ugariak ikusita, sektoreak bere buruari mugak jarri dizkio kanpaina luzatzeko asmoz, ontziko eta eguneko kupoak ezarriz eta ostiraletan arrantza debekatuz, eta hiru hilabeteetan zehar asteko arrantza egunak laura murriztuz", Itsas Etxearen esanetan.

Era berean, ekitaldi honetako lehen seihilekoan antxoa Eusko Label produktu izatera pasatu da.

Asteartetik aurrera, baxurako ontziek sareak alde batera utziko dituzte eta hegaluze kanpaina prestatzen hasiko dira.

Bokarta portuan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X