Arrantza jasangarria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aztik nahi gabe arrantzatutako arrainen % 95 itsasora bueltatzeko teknika sortu du

“Hopper” izeneko gailuaz baliatzen dira eta Bolton Fooden atunontziek probatu dute Ozeano Barean, azken bi urteetan.
Arrantza ontzia, Hondarribian
Arrantza ontzia, Hondarribian. Argazkia: EFE

Azti euskal teknologia zentroak diseinatutako mekanismoa probatu dute hiru atunontzik azken bi urteetan, eta nahi gabe arrantzatutako animalien % 95 itsasora bueltatzea lortu dute.

Aztiren arabera, sortu dituzten gailu konbinatuak tarteko, nahi gabe harrapatzen diren arrainak (marrazo txikiak eta dortokak, gehienetan) libre uztea lortzen da, “itsasoaren habitata errespetatzen duen atunaren industria jasangarriagoa” bultzatuta. Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Sailak finantzatu du eta Bolton Food konpainiako hiru atunontzitan probatu dute 2019an eta 2020an, emaitza paregabeak lortuta.

Teknikaren xehetasunetan murgilduta, teknologia zentroko kideek azaldu dute “hopper” izeneko toberaz baliatu direla eta mekanismoa ontzien eskotilan instalatu dutela. Hala, harrapatutako arraina bertara heltzean, erraz ikus daitezke nahi gabe harrapatutako espezieak eta arrapala batetik bueltatzen dituzte itsasora.

Azkar askatuta animalien estresa murrizten dute, eta espeziei bizirauten lagundu. Aztitik honakoa gaineratu dute: “Espeziak itsasora bueltatu behar dira euren bizi zikloarekin aurrera egin dezaten” eta “enpresen ardura da arrantza intzidentala murriztea”.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X