Ostiral honetan hasiko dira Osakidetzako lan eskaintza publikoko bigarren faseko azterketak
Asteburu honetako probak EHUko Las Nieves eraikinean egingo dira, Gasteizen. Lehen asteburu honetan, ostiraletik igandera, 7.362 pertsona daude deituta 19 kategoria profesionaletan.
Osakidetzak ostiral honetan, azaroaren 6an, hasiko ditu 2023-2024-2025 Lan Eskaintza Publikoaren (EPE) bigarren faseko azterketak. Lan eskaintza honek 41 kategoria profesional biltzen ditu eta, guztira, 21.408 hautagaik eman dute izena. Kategoria horietan espezialitate fakultatiboak, erizaintzakoak eta teknikoak sartzen dira, bai eta kudeaketako, informatikako, mantentze-lanetako eta bestelako laguntzako zerbitzuetako profilak ere.
Kategoria horietan espezialitate fakultatiboak, erizaintzakoak eta teknikoak sartzen dira, bai eta kudeaketako, informatikako, mantentze-lanetako eta bestelako laguntzako zerbitzuetako profilak ere.
Probak ostiraletik igandera egingo dira, EHUko Las Nieves eraikinean, Gasteizen. Guztira, 7.362 pertsona daude deituta 19 kategoria profesionaletan.
Ostiralean, azaroak 6, proba bakarra egingo da, Farmaziako Laguntzailearena, 17:30ean. Larunbatean eta igandean, gainerako 18 kategorietako azterketak hiru ordutegitan antolatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30ean.
Hurrengo azterketak
Hurrengo probak azaroaren 21ean eta 22an egingo dira, EHUko Las Nieves eraikinean (Vitoria-Gasteiz), eta 27an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Azaroaren 21eko eta 22ko asteburuan 17 lanbide kategoriatan izena emanda dauden pertsonak daude deituta, eta azaroaren 27an, ostirala, gainerako bost kategorietakoak.
Kategoria bakoitzaren ordutegia lan eskaintza publikoaren webgune ofizialean kontsulta daiteke.
Hirugarren fasea
Bestalde, zabalik dago lan eskaintza publikoaren hirugarren fasean izena emateko epea, eta azaroaren 27an, 14:00etan, amaituko da. Fase honetan 42 kategoria gehiago daude: 40 Medikuntzan espezialistak diren fakultatiboenak, Ospitaleko Farmaziarenak eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatuarenak. Azterketak 2027ko otsailetik aurrera egingo dira.