konkurtso prozesua

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cap Capital inbertsio funtsak proposatu du Tubos Reunidosen plantilla % 20 txikitzea eta soldatak bost urtez bere horretan uztea

Erosketarekin aurrera jarraitzeko jarri duen baldintza nagusienetako bat da Tubos Reunidosen finantza egoerarekin lotuta dago. Konpainiak 150 milioi euroko zorra du Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearekin (SEPI). Bileran adierazitakoaren arabera, funtsak oraindik ez du harremanik izan erakunde horrekin, baina birfinantzaketa akordio batera edo zorraren kita batera baldintzatzen du bere jarraipena.

(Foto de ARCHIVO)

Fábrica de Tubos Reunidos de Amurrio, a 30 de enero de 2026, en Amurrio, Álava, País Vasco (España). La empresa ha convocado a los comités de las fábricas de Amurrio y Valle de Trápaga tras el anuncio del expediente de regulación, para explicar las medidas de viabilidad y buscar mantener la actividad industrial.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30/1/2026
Tubos Reunidos. Argazkia: Europa Press

Tubos Reunidosek Trapagaranen eta Amurrion dituen lantegietako enpresa batzordeak CAP Capital funtsaren ordezkariekin bildu dira gaur, bi instalazioak erosteko proposamena ezagutzeko. Bilera 09:00etan hasi da, eta enpresaren egoerari irtenbidea bilatzeko irekitako konkurtso prozesuaren barruan dago.

Izan ere, enpresa bereganatzeko konkurtso administrazioan eskaintza aurkeztu duen bost erosle potentzialetako bat da Cap Capital.

Bileraren ondoren, Trapagarango Enpresa Batzordeak funtsaren proposamenaren xehetasun nagusiak jakinarazi ditu. Lan eta soldata doikuntza garrantzitsuak proposatu ditu balizko erosleak. Planteatutako neurrien artean, ondorengo hau dago: soldata masa orokorra % 20 txikitzea —langile kopurua murriztuta—. Inbertitzaileak adierazi duenez, erosketa gauzatu aurretik kaleratuko lituzkete langileen % 20, eta dagozkien kalte ordainak Soldatak Bermatzeko Funtsak (FOGASA) ordainduko lituzke.

Neurri horrez gain, bost urtez soldatak izoztea proposatu du. Neurriak neurri, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboari eutsiko lioke, malgutasun, balioaniztasun, txanda eta egutegi baldintzak bere horretan utzita. CAP Capitalek, bestalde, azpimarra jarri du lan absentismoa murrizteko beharrean.

Alde ekonomikoari dagokionez, funts britainiarrak 50 milioi euroko hasierako inbertsioa iragarri du.

150 milioiko zorra, eragiketarako gakoa

CAP Capital inbertsio funtsak erosketarekin aurrera jarraitzeko jarri duen baldintza nagusienetako bat da Tubos Reunidosen finantza egoerarekin lotuta dago. Konpainiak 150 milioi euroko zorra du Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearekin (SEPI).

Bileran adierazitakoaren arabera, funtsak oraindik ez du harremanik izan erakunde horrekin, baina birfinantzaketa akordio batera edo zorraren kita batera baldintzatzen du bere jarraipena. Alegia, akordiorik lortzen ez badute, CAP Capital prest egongo litzateke prozesutik ateratzeko.

Trapagarango Batzordeak zalantzan jarri du proposamenaren zehaztasun falta

Trapagarango langileen ordezkariek adierazi dute ez daudela ados bileraren nondik norakoekin, eta uste dute CAP Capitalek plan partziala eta xehetasun gutxikoa aurkeztu duela, taldearen egoera orokorrean oinarritua eta lantegi bakoitzaren berezitasunei buruzko ezagutza espezifikorik frogatu gabe.

Batzordearen iritziz, inbertitzaileak sakon ezagutu behar ditu lantoki bakoitzeko plantillak, hitzarmen kolektiboak, merkatuak eta produktuak, proposamenaren bideragarritasuna baloratu ahal izateko.

Horregatik, funts britainiarrari beste bilera bat prestatzeko eskatu dio, Trapagarango fabrikari buruzko informazio zehatza emateko. Kritikak kritika, sindikatuen ordezkariak prest agertu dira eskaintza sakontzeko.

KOIk erantzukizunak eskatu dizkio administrazio kontseiluari

Bestalde, Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) —Tubos Reunidoseko hartzekodunetako bat— enpresaren administrazio kontseiluari erantzukizunak eskatzeko eskatu dio konkurtso administrazioari, enpresaren egoera dela eta.

Bien bitartean, CAP Capitaleko ordezkariek Amurrioko lantegiko enpresa batzordearekin hitz egiten jarraitzen dute, erosle potentzialen proposamenaren zertzeladak eta bi produkzio zentroen etorkizuna ezagutzeko.

Prozesua irekita dago, beraz, oraindik, eta hurrengo bilerak erabakigarriak izango dira aurkeztutako eskaintzetako batek Tubos Reunidosen jarraipena eta plantillaren etorkizuna berma dezakeen jakiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X