Euskadiko flotak 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel harrapatu ditu maiatzera arte
Euskadiko baxurako flotak guztira 4.619.021 kilo antxoa harrapatu ditu maiatzaren 1era arte, hau da, Estatu mailan harrapatutakoaren % 29,37; eta 7.945 tona berdel, hau da, guztira harrapatu denaren % 35,56.
Datuok gaur, ostirala, zabaldu dituzte Getarian ospatzen ari den 'Antxua Eguneko' ekitaldien harira. Bertan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak; Haritz Alberdi Getariako alkateak; Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Emeterio Urresti Getariako Kofradiako zuzendariak eta Eugenio Elduayen Gipuzkoako Kofradien zuzendariak parte hartu dute.
Antxoaren kasuan, maiatzaren 1era arte arrantzatutako 4.619.021 kiloetatik 2.653.741 kilo Euskadiko lonjetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,08 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 2.869.564 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden lonjen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 1.965.280,50 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,91 euro/kilo izan zen, eta fakturazio globala 3.745.956,12 eurokoa.
Iazko kanpaina osoan, Euskadiko flotak 8.112 tona antxoa deskargatu zituen: 2.790 tona antxoa Euskadiko kofradietan (2020an baino % 44 gehiago) eta 5.322 tona Euskaditik kanpo (2020an baino % 18 gehiago). Batez besteko salmenta-prezioa 1,55 euro/kilo izan zen.
Berdelari dagokionez, Euskadiko flotak hilabete hasierara arte 7.944.550 kilo harrapatu ditu, hau da, Estatu mailan harrapatu denaren % 35,56. Horietatik, 5.380.732 kilo Euskadiko portuetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,41 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 7.555.212,52 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden portuen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 2.563.818 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,44 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 3.705.314,09 eurokoa.
Tapiaren esanetan, orain arteko arrantza-aldia ona izan dela esan daiteke harrapaketen ikuspegitik, eta baliteke maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako agortzea lehen seihileko honetarako ezarritako kuota". "Bestalde, balantzaren beste aldeari erreparatuta, aurten kontserba-industriak gehien eskatzen duen antxoa, tamaina handikoa, urruneko uretan agertu da. Hortaz, erregaiaren prezioa kontuan hartzen badugu, itsasontzientzako kostu handiagoa eragiten du, mugitu behar direlako". Gainkostu horiei aurre egiteko, Tapiak gogorarazi du Sailak lehen sektorerako apartzeko laguntza-lerroak gaitu dituela.
Gainera, Eusko Label Antxoaren sustapen-kanpaina aurkeztu da. Kalitate-egiaztagiria iaz jarri zen martxan, eta, "horri esker, Euskadiko flotak gure kostaldean harrapatzen duen antxoaren freskotasuna, tamaina eta zaporea bermatzen dira".
Sailak ohar baten bidez adierazi duenez, ezarritako gutxieneko tamaina gainditzen duten eta eskatutako kalitate-baldintzak betetzen dituzten Euskadiko portuetan enkantean ateratako aleek baino ez dute Eusko Label bereizgarria lortzen. Arrantza-tresna tradizionalak erabiliz baxurako arrantzan diharduten Euskadiko flotako baimendutako ontziek harrapatutakoak izan behar dute. Eusko Label antxoak kutxan agertzen den etiketa zenbakidun bati esker bereizten dira, eta bertan salmentaren eguna eta portua adierazten dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.