AP68 Autobidea
2022/08/26 - 15:21
Auto-ilarak daude Ap-8an Biriatun, Baionako noranzkoan, eta A-1ean Gasteizen, Irunerako bidean
Askorentzat udako oporrak amaierara heldu dira, eta asteburu honetan zehar etxera bueltatuko dira, errepideetan dauden ibilgailu kopurua nabarmen areagotuta.
2022/08/20 - 00:56
Auto-ilarek trafiko mardula eragin dute beste egun batez Irun inguruan
Aurreko egunetan bezala, arratsaldeko lehen ordutik auto-ilarak hasi dira bi tokietan, oporretara abiatu edo haietatik itzultzen diren ibilgailuei kamioiien ohiko trafikoa gehituta.
2022/07/31 - 20:01
Lasaitasuna nagusi errepideetan, pilaketa esanguratsurik gabe
Urteko asteburu kritikoena izaten ari da hau. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu igaroko dira bi egunetan.
2022/07/30 - 19:22
Irteera operazioa: lasaitasuna errepideetan ordu honetan
Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
2022/05/19 - 11:14
Errepide adimendunak, etorkizuneko errealitatea gero eta gertuago Bizkaian
Aldundia eta Tecnalia Bizkaia Connected Corridor (BCC) garatzen ari dira, mugikortasun kooperatiboaren eta azpiegitura adimendunen plataforma. Zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu erreportaje honetan.
2022/05/13 - 14:23
Beste mugarri bat Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen lanetan: Bolintxu gaineko zubibideetako bat eraitsi dute
Bolintxu haranaren gainean bigarren biaduktu bat jartzea falta da oraindik. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urtebete barru martxan izango da hegoaldeko saihesbide osoa, Santurtzitik hasi eta AP-68arekiko Beteluriko lotuneraino.
2022/05/13 - 13:49
Horrela eraitsi dute Bolintxuko lehenengo zubibidea
Maniobra konplexua izan da eta hiru egun behar izan dituzte zubibidea eraisteko. 80 profesional baino gehiago aritu dira lanean hiru egun horietan.
2022/05/06 - 18:24
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean, Getarian, kamioi baten istripuagatik
14 kilometroko pilaketak daude Irungo noranzkoan, eta bi kilometrokoak, Bilbokoan. Kamioi bat irauli eta bidea oztopatzen ari da. Trafikoa N-634 errepidetik ari dira.
2022/04/18 - 23:25
Kantabriatik Bizkairako pilaketak amaituta, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan
Arratsaldean, 12 kilometroko ilarak sortu dira Liendo eta Beranga artean, eta Muskizen izandako istripu batek arazoak sortu ditu inguruan. Halere, itzulera operazioa aparteko arazorik gabe igaro da.
2022/04/14 - 18:06
Goizeko auto-ilarak amaituta, normaltasuna nagusi berriro euskal errepideetan
Aste Santuko operazio-irteeraren ondorioz zirkulatzeko arazoak izan diren leku guztietan amaitu dira dagoeneko auto-ilarak: Armiñonen, Bizkaitik Kantabriarako mugan eta Biriatuko ordainlekuan.
2022/04/13 - 18:47
Bederatzi kilometroko ilarak izan dira AP-8 autobidean, Irunen
Aste Santuko irteera operazioak pilaketa handiak eragin ditu arratsaldean AP-8 autobidean, Irunen; A-8 autobian, Kantabriarako noranzkoan; eta A-1 autobian, Armiñonen. Normaltasuna itzuli da errepideetara 20:00etatik aurrera.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.
2021/12/11 - 23:43
Jaurlaritzak Uholdeei aurre egiteko larrialdi faseari eutsi dio Araban
Segurtasun sailburuaren hitzetan, bezperan baino "askoz hobea" da egoera.
2021/12/10 - 13:40
Trafiko arazoak nonahi Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur putzuen ondorioz
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.
2021/11/28 - 15:44
Gasteiz zuri-zuri esnatu da, elurrak Araba hartu du, baina errepideetan oker handirik ez
Elurra iritsi da Euskadira. Araba zuri-zuri esnatu da, Gasteiz barne. Errepideetan oker handirik ez, baina Arabako mendateak itxi behar izan dira eta Altuben, A-68an, ez atzera eta ez aurrera gelditu denik ere bada. Gipuzkoan itxita, elurragatik, A-15 autobidea, Andoain eta Berastegi artean.
2021/11/01 - 12:17
Goiz korapilotsua Gipuzkoako errepideetan, hainbat istripuren ondorioz
Kamioi batek artaziarena egin du N1 errepidean, Tolosa parean, eta beste istripu baten ondorioz AP8 errepidea itxi dute Usurbil parean.
2021/10/09 - 12:01
Bi pertsona zauritu dira kamioi bat eta auto baten arteko istripuan, Lezon (Gipuzkoa)
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak “zuhurtzia areagotzeko” eskatu die gidariei, Pilarreko zubiaren ondorioz aurreikusten den mugimenduen gorakadaren aurrean.
2021/09/13 - 16:58
Bilboko Hegoaldeko Saihesbideak Bolintxu gurutzatuko du bi arkurekin, ingurumen-inpaktua murrizteko
Supersurraren bigarren fase hau, A8 eta AP-68 lotuko dituena, 2023ko udaberrian martxan egongo dela aurreikusten dute.
2021/08/31 - 13:07
AP-68 autobideko hobarien programa Laudio-Bilbo zatira zabalduko da
Horrela, partikularrek bidesariaren prezioan (BEZ barne) % 60ko hobaria izango dute, hilean gutxienez 15 bidaia eginez gero.
2021/08/03 - 23:03
AP-68 autobideko Arabako hobarien programa Laudio-Bilbo zatira zabalduko da
Irailaren 1ean indarrean sartuko den luzapenak bidesariaren prezioaren % 60 jaitsiko du, BEZ barne, hilean 15 bidaia baino gehiago egiten dituztenentzat.