Kantabriatik Bizkairako pilaketak amaituta, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan
Gaur Pazko astelehena izaki, askorentzat azken opor eguna da eta ohi baino auto gehiago dabiltza Euskal Herriko errepideetan. Halere, iluntzearekin batera konpondu dira arratsaldean zehar sortu diren arazoak, eta normaltasuna erabatekoa da euskal errepide sarean.
Arratsaldean, 12 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Kantabrian, Liendo eta Beranga artean, Bizkaiko noranzkoan.
Zauriturik utzi ez duten arren, inguru horretan izan diren bi istripuk, berez astuna zen zirkulazioa larriagotu dute.
Pazko astelehen hau laneguna da Kantabrian, baina ez Euskadin, Nafarroan eta Errioxan, besteak beste, jaieguna baita. Hori dela eta, erkidego horietako bisitari askok gaur arte luzatu ahal izan dituzte Aste Santuko oporrak.
Horrela, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan itzulera operazioan. Segurtasun Sailak ez du gorabeherarik jakinarazi eta zirkulazioa arina dela esan du. Hala ere, auto-ilarak sortu dira A-15 errepidean, Elduain parean, Donostiarako noranzkoan, errepidean egiten ari diren lanak direla eta.
14:15ean, auto-ilarak izan dira A8 errepidean, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, baina berehala desegin dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Auto bat matxuratu da Muskiz parean, Bilbora bidean, eta 4 kilometroko pilaketak sortu dira, bertatik ibilgailu asko baitzebilen ordu horretan.
A-1 errepidean, 5 kilometroko auto-ilarak sortu dira Gasteizen izandako istripu baten ondorioz. Dena dela, trafikoa minutu batzuk geroago etorri da bere onera bertan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 13:00etatik aurrera espero ditu ibilgailu gehien errepideetan. Guztira, 490.000 joan-etorri aurreikusi ditu Trafiko Zuzendaritzak Aste Santurako, 2018an baino % 6,9 gehiago.
Arretaz gidatzeko gomendio orokorraz gain, ohi bezala hainbat puntutan arreta berezia jartzeko eskatu du, auto-pilaketak sor daitezkeelako:
- A8 autobidean, Kantabriarekiko mugan
- AP-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan
- AP-1 autobidearen eta A1 errepidearen arteko lotunea, Armiñongo ordainlekuan
Zure interesekoa izan daiteke
Harri puska handi bat hormatik askatu eta lurrera erori da Eako kaian
Ostegun honetan sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
El Niño "Godzilla" hemen da eta historiako bortitzena izan liteke
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda