AP68 Autobidea
2018/02/08 - 22:10
Trafiko Zuzendaritzak desaktibatu egin du Bide Zaintza Plana
Hurrengo orduetan eguraldia hobera egingo du. Alerta laranja atzean utzita, EAE abisu horian izango da larunbat eguerdira arte.
2018/02/03 - 18:52
N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean, lurjausiagatik
Gainontzekoan, irekita dago errepide sare nagusia une honetan. Nafarroan, itxita daude bigarren mailako bi errepide pirineoetan, eta Aralarko San Migelerako igoera.
2018/02/02 - 22:24
Elurrak eta txingorrak arazoak eragin dituzte errepideetan
Arazo larrienak Usurbilen, Lezon eta Orion izan dira. Nafarroan ere zenbait istripu gertatu dira.
2018/01/13 - 14:44
Garraio berezi bat geldiarazi dute Castejonen, gidaria drogatuta zihoalako
A-68 autobidean gertatu da, Castejon (Nafarroan) parean, ibilgailuak larunbatetan ibiltzeko baimenik ba ote zuen jakiteko gelditu dutenean.
2018/01/06 - 20:58
EAEko errepide sare nagusia, zabalik
Elurrak arazo larriak eragin ditu Gipuzkoan, A-15ean eta N-1 errepidean, Etzegaraten.
2017/12/30 - 19:54
Nola funtzionatzen du arku bidezko N1eko bidesariak?
Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Kamioilariak gelditu gabe egiten du ordainketa sistemak. Horren tripak ikusi ditugu.
2017/12/30 - 19:27
Kamioilariak haserre, N1eko bidesaria ordaindu behar dutelako
Krisi garaitik hona, 1.000 garraio enpresa itxi diren honetan, bizirauteko lanean jarraitzea eskatu diote urte berriari.
2017/12/30 - 13:22
AP-8 eta AP-1 autobideen arteko gastu-muga urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean
AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaile bizkaitarrei gehienezko bidesari bateratua ezarriko zaie, hau da, gehienez jota 45 euro hilero ordainduko dute.
2017/12/19 - 11:20
AP-8 autobideko Elgoibar-Eibar tartea itxita egongo da asteazken goizaldean
Hiru orduz itxiko dute Bilborako bidean, Maltzagan, AP-1 eta AP-8 autobideen arteko lotunean birmoldatzeko lanak egiteko.
2017/12/12 - 14:00
Abisu horia aktibatu dute Araban asteazkenerako, izozteengatik
Mendate guztiak zabalik daude eta ez da katerik behar, baina horietako batzuetan elurra egin du.
2017/11/06 - 21:58
300 ibilgailu baino gehiago Euskadin, elurteei aurre egiteko
Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren jarraibide orokorrak azaldu ditu. Aurreko neguan zortzi aldiz aktibatu zen.
2017/10/26 - 10:50
AP-68 autobidea itxi dute Amurrion, istripu batengatik
Auto ilara luzeak sortu dira, bereziki Bilborako noranzkoan, enborrak zeramatzan kamioi bat irauli ondoren.
2017/10/24 - 16:00
Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu Aldundiak
Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu Ramiro Gonzalezek, baina bere lurraldeak hori lortzeko zailtasun gehiago dituela uste du.
2017/10/03 - 11:25
Auto-ilarak A-8an Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, bi istripurengatik
Istripuak 07:30ean eta 07:45ean gertatu dira, eta lagun bat arin zauritu da horietako batean.
2017/08/05 - 15:52
Auto-ilara luzeak, euskal errepide sarean
Ez da istripu aipagarririk gertatu, eta Ertzaintzak adierazi duenez, goizak aurrera egin ahala, zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.
2017/07/31 - 20:02
Kamioi bat kiskali da Irunen, AP-8ko bidesariaren kontra talka egin ostean
Kamioilaria lekuan bertan artatu duten arren, ez ditu zauri larririk izan, eta, ondorioz, ez dute ospitalera eraman behar izan.
2017/07/28 - 22:01
Zirkulazioa udan: Noiz eta non saihestu behar dut autoa hartzea?
Ondorengo egun eta puntu hauetan zirkulazio-intentsitate handia aurreikusten da. Hala, oporrak amaierarik ez duten auto-ilara luzeetan igaro nahi ez badituzu kontuan izan aholku hauek.
2017/07/27 - 15:47
160.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan Irungo ordainlekutik
Trafiko intentsitate handieneko eguna uztailaren 29a, larunbata, izango da; egun horretan, 57.000 ibilgailuren joan-etorria izatea aurreikusten da.
2017/05/29 - 12:00
Bi pertsona zauritu dira AP-68an, Orozkon, izandako istripu batean
Autobideko bi errei itxi dituzte Gasteizko noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira.
2017/02/24 - 19:11
Berriz ireki dute A-8a Saltacaballon, 8 orduko kaosaren ostean
Autobidea guztiz itxita izan da Bilborako noranzkoan, auto batek eta kamioi batek istripua izan eta gero.