Aplikazioak
2022/10/25 - 11:40
WhatsApp zerbitzuak normaltasuna berreskuratu du
Egunaren lehenengo orduetan, mezuak bidaltzean aplikazioarekin izandako arazoen berri eman dute mezularitza zerbitzu ezagun horren erabiltzaileek.
2022/07/05 - 13:54
WhatsApp erabiltzen dutenek "linean" daudela ezkutatu ahal izango dute
Gainera, berehalako mezularitzako aplikazioa bidalitako mezuak ezabatzeko denbora muga zabaltzeko lanean ari da.
2022/06/14 - 19:39
Osakidetzak app berria jarri du abian, odola ematea sustatzeko
Aplikazioa deskargatzen duten erabiltzaileek emateen guneen leku geolokalizatuak ikusi ahalko dituzte bertan, bai eta odolaren eta haren deribatuen emateen gaineko informazio pedagogikoa ere.
2022/06/01 - 14:52
WhatsAppeko mezuak bidali ondoren editatu ahal izango dira
Aldaketa horrekin, erabiltzaileek ez dute mezurik ezabatu beharko berridatzi ahal izateko, WABetaInfo hedabide espezializatuak aurreratu duenez.
2022/05/02 - 18:24
Europako Batzordeak lehia murriztea egotzi dio Appleri kontakturik gabeko ordainketa sisteman
EBren Exekutiboaren arabera, AEBko enpresak ez die kontakturik gabeko ordainketa-aplikazioen beste garatzaileei Appleren NFC sarreretara sartzea, eta bezeroek Apple Pay aplikazioa aukeratu behar dute.
2022/04/29 - 18:17
Espioitzak kaltetutakoen abokatuek Pegasusen jabe den enpresa israeldarraren aurkako kereilak iragarri dituzte
Kereiletan, ustezko arreta-falta leporatzen diote enpresari aurretiko espedientean, bai eta bere bezeroek Pegasusez egiten zuten erabileraren gaineko kontrol falta ere, "Estatuek ez baitzituzten zenbait Lizentzia behar bezala erabiltzen".
2022/04/28 - 22:51
Botilak eta latak birziklatzearen truke, sariak irabazi ahalko dituzte gaurtik aurrera bilbotarrek
Botilak eta latak birziklatzearen truke, sariak irabazi ahalko dituzte gaurtik aurrera bilbotarrek. Ekimenean parte hartzeko, mugikorrean Reciclos aplikazioa instalatzea beharrezkoa da.
2022/04/28 - 20:20
Bilbotarrek sariak eskuratu ahal izango dituzte, plastikozko ontziak birziklatzearen trukean
'Reciclos' itzulketa eta saritze sistemarekin (ISS), Bilboko 346.000 herritarrek sari jasangarri eta sozialak eskuratuko dituzte kalean dauden 1.549 edukiontzi horietan edarien plastikozko botilak eta latak birziklatzean.
2022/04/21 - 22:46
Pegasus programarekin zelatatu dituzten jakiteko zerbitzua eskaini die Europako Parlamentuak eurodiputatuei
Zerbitzu berri bat ipiniko dute horien eskura, espioitza softwareak euren telefono mugikorrak infektatu dituen jakiteko, ustez 60 lider independentista baino gehiago programa horren eraginpean egon direla ezagutarazi ostean.
2022/04/19 - 12:00
Igor Unanue: "Uste baino gehiago erabiltzen dira Pegasus bezalako espioitza programak"
Kataluniako eta Euskal Herriko politikariak zelatatzeko erabili dituzten softwarek sakelekoen ahultasunak baliatzen dituzte eta telefonoaren barruan dauden bitartean "denetarik egiten dute" s21sec Segurtasun enpresako arduradun eta zibersegurtasunean aditu denak azaldu digunez
2022/04/03 - 13:26
Indarkeria matxistaren biktimak ere geolokalizatzeko balio du SOS Deiak-eko aplikazioak
App-ean sartutako azken berrikuntzari esker, botoi bakar bat sakatuta, indarkeria matxistaren emakumezko biktimak bere geolokalizazioa bidali dezake, haren bilaketa eta erreskatea erraztuz.
2022/01/24 - 13:32
Nola indartu WhatsAppeko pribatutasuna?
Komeni da pribatutasun aukerak konfiguratzea profileko informazioa babesteko. Hemen azaltzen dizugu nola.
2022/01/23 - 08:37
Kike Amonarriz: "Euskaldunok hizkuntza ohituretan euskarazko eskaintzei lekua eman behar diegu"
Berbaxerka eta Wordle jolasek arrakasta izugarria lortu dute argitaratu eta gutxira; Egunean Behin jolasari gehitu zaie. Kike Amonarrizen arabera, "umorea eta jolasa oso baliabide egokiak dira hizkuntzak ikasteko".
2022/01/09 - 21:42
Berbaxerka, 7 hizkirekin euskaraz hitzak eratzeko joko berria
AEBn asmatu zuten jokoa, eta Katalunian kopiatu ondoren, orain Euskal Herrian sortu dute Berbaxerka. 7 hizki ematen dizkizu jokoak eta ahalik eta hitz gehien osatzea da helburua, eta horrela egunero letra ezberdinekin.
2021/12/15 - 17:08
EAEko administrazioari egin beharreko ordainketak Bizum eta NireOrdainketa Wallet bidez egin daitezke jadanik
Bizum bidezko ordainketa prozesua beste finantza erakunde batzuen txartel bidezko ordainketa eragiketa baten oso antzekoa da. Euskadi da ordainketetarako aukera hau ematen duen Estatuko autonomia erkidego "aitzindarietakoa".
2021/12/14 - 22:18
Covid ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko aplikazioak
Ziurtagiri digitalaren erabilera hedatzen ari den heinean, agiri horren baliozkotasuna konprobatzeko doan deskargatu daitezkeen aplikazioak ere gero eta gehiago dira.
2021/09/26 - 22:58
Astelehen honetan emango zaio hasiera Egunean Behin lehiaketaren 8. denboraldiari
Aurreko edizioan, egunero 60.000 jokalarik hartu zuten parte eta final handian, 20.000 lagun batu ziren aldi berean. Aurten, EITB maratoiarekin bat eginez, kate honetan eskainiko dugu hurrengo finala zuzen-zuzenean.
2021/05/11 - 23:48
EHUko ikertzaileek hizkuntzak ikasteko app baten garapenean parte hartu dute
'BabelAR' du izena jokoak, eta 14 hizkuntzatan dago eskuragai, euskaraz, besteak beste.
2021/04/15 - 16:41
Covidliste, soberan geratzen diren dosiak kudeatzeko aplikazioa martxan da Iparraldean
Txertoak soberan geratzen direnean mezua bidaltzen zaie aplikazioan izena eman dutenei. Jasotzen duenak minutu gutxi ditu erantzuteko, mezua beste pertsona bati bidali aurretik.
2021/03/26 - 17:15
Tokiko dirua ezartzea probatuko dute Bilbon, bestelako kontsumoa sustatzeko
Ordainketa-sistema mugikorrerako aplikazio baten bitartez egongo da eskuragai.