tokiko ekonomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tokiko dirua ezartzea probatuko dute Bilbon, bestelako kontsumoa sustatzeko

Ordainketa-sistema mugikorrerako aplikazio baten bitartez egongo da eskuragai.

Bilboko Udalak tokiko dirua ezartzeko proba pilotua abiatuko du aurten. Bestelako kontsumo-ereduak sustatzea da sistema berri honen xedea, eta mugikorrerako app baten bitartez funtzionatuko du.

Tokiko dirua ordainketa-sistema berri baten bitartez zabalduko da, eta mugikorrerako aplikazio intuitibo batek emango die sarbidea erabiltzaileei, programari atxikitako saltokien onespenarekin. Erosketak egitean, erabiltzaileek tokiko diruarekin erabiltzeko deskontuak jasoko dituzte, hurrengo erosketetan erabiltzeko.

Ostegun honetan onartu du udalbatzak Elkarrekin Podemos taldearen proposamena. EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gobernu-taldearekin adostutako erabakiak Bilboko EH Bilduren babesa ere jaso du. PPk, bestalde, proposamenaren aurka bozkatu du.

Carmen Muñoz Bilboko Elkarrekin Podemos taldeko zinegotziak adierazi duenez, diru berri hau tokiko ekonomiaren eskura ipini duten tresna da, "hurbileko merkataritzari mesede egiteko" eta irabaziak komunitatearen onurarako izan daitezen.

Hernanin (Gipuzkoa) eta Iratin (Nafarroa) ere abian da Ekhi tokiko dirua ezartzeko prozesua, Ekhilur kooperatibak tokiko ekonomia indartzeko sortua. Gainera, Bilboko Udaletik beste hainbat adibide aipatu dituzte: Baionan, Bristolen, Nantesen eta Ozkitaniako Tolosan ere horrelako sistemak dituzte, eta Bartzelonan 10 auzotako 175 saltoki atxiki zaizkio bertako ordainketa-sistemari.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X