Araba Euskaraz 2024
2023/04/21 - 14:28
Aurtengo Araba Euskaraz jaiaren bideoklipa, Ttek! taldearen eskutik
"-Elkar" da aurtengo Arabako ikastolen festaren leloa, eta hitz horrekin jolastu du Ttek! Gasteizko elektrotxarangak abestia sortzeko: "Elkar-ekin" bideoklipa aurkeztu dute gaur.
2022/06/19 - 20:24
Eguzkipean egin du Olarizuk euskararen alde, adin ororentzako ekintza andanarekin
Aurtengo ediziorako, lehenengo jaia egin zuten leku berera itzuli da Araba Euskaraz 41 urteren ostean, "Zortzigarren Alaba" lelopean. Hiru gunetan banatuta, puzgarriak, kontzertuak zein jolasak izan dituzte gozagai txikiek eta helduek, eguzkipean.
2022/06/19 - 16:00
Hezkuntza lege berriaren irizpideekin ''ikastola txikien biziraupena'' arriskuan dagoela esan du Tellituk
Araba Euskaraz festa baliatu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Hezkuntza lege berriak ikastolen "gelak ituntzeko irizpideak" aldatu izanak ekarriko dituen ondorioak salatzeko. Harrituta jaso du kritika Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, eta eztabaidarako eguna ez dela esan dio.
2022/06/19 - 12:07
Arrakastaz ospatzen ari da Olarizu Arabako ikastolen jaia
Trebiñuri aipamena egiten dion "8. alaba" lelopean, Arabako zortzi ikastolen aldeko festa izaten ari da larunbat honetan, Argantzon Ikastolak antolatutako aurtengo hitzorduan.
2022/06/10 - 16:45
Arabako ikastolak, elkarrekin Araba Euskarazen, ekainaren 19an, Olarizun, Argantzon Ikastolaren alde
1981ean bezala, arabar ikastola guztiek (egun zortzi dira) elkarrekin antolatu dute Araba Euskaraz; halaber, urte hartan egin zutenez, Olarizun (Gasteiz) ospatuko dute. Goiburua ‘8. alaba' da, eta Trebiñura igortzen du; bertan da Argantzon Ikastola.
2022/04/08 - 13:44
Sukasuan eta Dupla: ''Zortzi alaba dantzari''
Manex Agirreren hitzak Sukasuan eta Dupla taldeek jantzi dituzte musikaz. Ekainaren 19an izango da Araba Euskaraz Olarizun, lurraldeko zortzi ikastolek elkarlanean antolatuta.
2021/10/19 - 18:24
Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da, euskararen eta Argantzongo Ikastolaren alde
"8. alaba" lelopean, Araba Euskarazek Trebiñun bultzatu nahi du euskararen erabilera. Urtean zehar, hainbat ekitaldi egingo dituzte lurralde osoan, eta Araba Euskaraz familia osoarentzako jai parte-hartzailea izango da amaiera handia.
2021/06/20 - 16:56
Araba Euskarazen 41. edizioa, Laudio Ikastolaren eskutik
Araba Euskaraz jaiaren 41. edizioa ospatu dute gaur, Laudion. "Zabal bideak" lelopean, giro apartaz gozatu dute ikastolaren jaira gerturatu direnek.
2021/06/20 - 14:58
Arabak euskarari bideak zabaldu dizkio, Laudion
Laudio Ikastola izan da aurtengo Araba Euskarazen antolatzailea. Covid-19aren pandemiak baldintzatuta, programazio berezia osatu dute.
2021/06/08 - 16:52
Euskarazko hezkuntza sustatzeko hitzarmena berritu dute Ikastolen Elkarteak eta EITBk
Urtero bezala, EITBk, ikastolen ospakizunak babesteko konpromisoa hartu du. Hurrengo topaketa ekainaren 20an Araba Euskarazen izango da.
2021/06/01 - 23:49
"Zabal bideak": ekainaren 20an, Araba Euskaraz Laudion
"Egoerara egokitutako" egitaraua prestatu dute, eta izena eman beharko da ekitaldietan parte hartzeko.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2021/04/30 - 17:31
2021eko Araba Euskaraz: ''Zabal bideak''
Laudio Ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaia 2021 honetan, "Zabal bideak" lelopean.
2020/12/03 - 22:06
''Pyrogenia'' ikuskizunarekin ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Gasteizen
Ama Zuriaren plazan izan da. Suarekin eta argiarekin jolasean aritu dira. “Zirkoloretsua” zirku konpainiaren eskutik, suzko malabar eta efektu pirotekniko ugari ikusi dira.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/09/10 - 00:20
Mairuelegorretako haitzulorako igoera bertan behera utzi dute aurten Zigoitian
Koronabirusaren krisiak eraginda, aldaketa handiak izango ditu aurtengo Zigoitia Euskaraz edizioak. Larunbatean ospatuko da, baina ez da Mairuelegorretako haitzulora ibilaldirik egingo, ezta herri bazkaririk ere.
2020/09/09 - 14:31
Ahotseneak lau leiho irekiko dizkio aurten euskal sormenari
Ohi bezala Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta oraindik iragartzeke dagoen sormen jaialdi batean aurkeztuko dituzte beren lanak idazle eta musikariek.
2020/08/19 - 14:54
Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira
Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak jakinarazi duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
2020/06/14 - 13:06
Araba Euskaraz 2020ko bideoklipa aurkeztu dute
Arabako ikastolen jaia urriaren 18rako atzeratu dute, COVID-19aren ondorioz. Aurtengo hitzordua Amurrioko Aresketa ikastolak antolatuko du, "Darabagu" lemapean.
2020/06/10 - 13:55
Bost positibo gehiago atzeman dituzte Basurtu ospitalean eta pertsona bat hil da
EAEn azken 24 orduetan hiru heriotza gehiago eta 19 positibo berri zenbatu dira PCR bidez, horietatik 15 Bizkaian.