Arabako Errioxa
2018/12/04 - 20:08
Nafarroan eta Arabako Errioxan oliba bilketari ekin diote
Olioa egiteko oliba uzta bilketa bete betean dira Nafarroan eta Araban. Uzta ona eta oparoa izateko baldintza egokiak izan dira aurten.
2018/11/29 - 01:01
17 lagun atxilotu dituzte Arabako Errioxako mahats-bilketan
Beste pertsona baten itxurak egiteagatik edo legez kanpoko egoera egotea egotzita atxilotu dituzte.
2018/09/25 - 19:51
Gas naturala herrira eramango duen azpiegitura inauguratu dute Bastidan
Amaitu da Bastidan, gas hornidurarekin urteetan izan duten arazoa. Herriko hainbat etxetan 800-1.000 euro arteko fakturak jaso izan dituzte hainbat hiletan, Repsolek erabateko monopolioa zuelako.
2018/09/16 - 15:57
Arabako Errioxako ardoaren esportazioa jaitsi egin da
Brexitak eragina izan du jaitsieran, halere, Erresuma Batua da euskal ardoen lehen eroslea. "Bereizketan sakontzea oso garrantzitsua" dela nabarmendu du Jaurlaritzak.
2018/09/16 - 15:22
Arabako Errioxako ardoaren esportazioek behera egin dute
Eusko Jaurlaritzak "goi mailako" ardoen artean kokatu nahi du Arabako ardoa, eta horretarako "oso garrantzitsua" omen da "bereizketan sakontzea".
2018/08/03 - 17:13
40 ºC baino gehiagora iritsi dira Bastidan
Goizeko 8:30etarako, gaur ere beroa zetorrela iragartzen zuten termometroek, Iruñeko eta Gasteizko kaleetan batez ere, baita Arabako Errioxan, Bastidan, ere.
2018/07/19 - 00:38
Ertzaintzak 28 gazte ebakuatu ditu Herreran, ekaitz batek harrapatuta
Bilarreko pilotalekuan emango dute gaua eta ostegun honetan Langraneko kanpalekura eramango dituzte.
2018/07/16 - 22:32
Txingor-zaparradek kalte izugarriak utzi dituzte Araban
Gogotik bota zuen Gasteiz eta inguruetan: botatako harriaren tamainak kalte handiak eragin ditu uztan.
2018/07/03 - 17:51
Larunbatean Arabako Errioxan egindako euriteek 300 mahasti hektareari eragin zieten
Mahastiak Leza udalerritik gertu daude. Erdiei zuzenean eragin zieten; beraz, nekazariek zainketa bereziak egin beharko dituzte, berreskuratu nahi izanez gero.
2018/06/08 - 13:16
Zortzi lagun atxilotu dituzte Arabako Errioxan lanean iruzur egitea leporatuta
Agiriak faltsutzea eta estatu zibila usurpatzea egotzi dizkiote. Inausketaren sasoia dela eta ziren lanean.
2018/05/18 - 00:53
AHT Arabako Errioxatik igarotzeko bideetako bat baztertu du Sustapen Ministerioak
Lapuebla de Labarca, Eltziego, Villabuena eta Labastida herriak zeharkatu behar zituen zatia da baztertu dutena. Euskal erakundeak eta alderdiak aukera horren kontra agertu dira hasieratik.
2018/04/23 - 16:29
Mahats-mordoaren sitsa, Arabako Errioxako mahastien etsai nagusia
Lobesia Botrana du izena eta Arabako Errioxako mahastiek duten arazo nagusietako bat da. Intsektu honi nola aurre egin eztabaidatzeko jardunaldiak egin dituzte gaur Guardian.
2018/04/05 - 16:25
Arabako Errioxak iazko bisitarien kopuruari eutsi dio Aste Santuan
Pazko astea bukatzear da eta bisitari kopuruari eusten ari dira, adibidez Guardian. Egunotan jendea dabil eskualde honetan, eta Belgikako errege-erreginak ere bertan ikusi ditugu.
2018/04/04 - 19:49
Nafarroa eta Arabako Errioxako mahastiak, opor leku Belgikako errege-erreginentzat
Nafarroa eta Errioxan ezarrita dauden ibilaldietan daude monarkak Donejakue Bidea egiten.
2018/04/03 - 18:22
Upategi berriak Arabako Errioxan, datorren uzta heldu baino lehen
Laster helduko da mahats uzta berria, eta Arabako Errioxan hiru upategi berri zabalduko dituzte; bi Guardian eta bat Bilarren. Eltziegon ere upategi berri bat eraikitzeko asmoa du enpresa batek.
2018/03/30 - 17:41
Arabar Errioxa, ardoa eta askoz gehiago
Urtero bisitari, turista eta bidaiariekin duen zitari behar bezala erantzun dio Arabako Errioxak, eta berriz ere Arabako eskualderik bisitatuena da.
2018/03/18 - 17:22
Jendetza bildu da Moredan Arabako Errioxako olioa dastatzeko
Olioaren jaia ospatu dute gaur Arabako Moreda herrian. Arabako Errioxako Oliba izendapena duen olioa da, eta onespen handia du.
2018/02/16 - 17:19
Arrazismoari aurre egiteko diskoa grabatu dute Oiongo (Araba) herritarrek
Zurrumurru arrazistekin amaitzeko eta herriaren kultura arteko harremanak hobetzeko sortu dute proiektua.
2018/02/10 - 16:51
Arabar Errioxako ardoaren esportazioaren fakturazioak % 3,6 egin du gora
Uztaberri eguna ospatu dute gaur Lapuebla de Labarcan, eta bertan, euskal ardoen esportazioen datuak eman dituzte jakitera. 2017ko lehen hamar hilabeteetan ia 170.000 milioi euro fakturatu ziren.
2018/01/03 - 15:15
Arabako Errioxako ardoek euren zonaldea erakusten duen etiketa dute
Tamaina berdinean irakurri ahal izango da hori, ardoaren zonaldea; Errioxa Jatorri Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailearekin lortutako akordioaren ondorioa da.