Arabako Errioxa
2014/07/07 - 00:03
Helikopteroz erreskatatu dute txirrindulari bat Toloño mendian
Biktimak istripu bat izan du, beste txirrindulari batzuekin pista batetik zihoanean. Arauzko kaskoa zeraman.
2014/06/13 - 14:02
Milaka pertsona, euskararen alde igande honetan Arabar Errioxan
Festan bildutako dirua Lapuebla de Labarcako Assa ikastolak jasoko du; bertan, 0 eta 18 urte arteko 380 ikasle dituzte.
2014/04/23 - 16:23
Oion da Euskadin langabe gehien dauzkan herria
Arabako Errioxako herri honek 20 mila euro jasoko ditu dirulaguntzetan, krisiaren astindua nolabait arintzeko.
2013/12/27 - 16:46
Bastida, Arabako Errioxako herria
Toloño mendiaren magalean dago eta borroka askoren gertalekua izan zenez, harresiz inguraturik dago herria. 1.500 biztanle diren arren, udan 15.000 herritarrera pasatu daiteke.
2013/12/01 - 15:38
Araban 335 kontzeju daude: zer dira eta zertarako balio dute?
Kontzejua bi gauza dira: batetik, lurraldea, eta bestetik, herritarrek bertan egiten dute bilera, herriko gaiez hitz egiteko eta adosteko.
2013/11/18 - 20:04
EAEk Errioxari zerbitzu gehiago emango dizkio orain, Darponen hitzetan
Arabako Errioxako gaixoak Logroñon artatzearen truke, Osakidetzak zerbitzu gehiago eskainiko dizkie Errioxako herritarrei, Osasun sailburuak Legebiltzarrean azaldu duenez.
2013/11/02 - 12:40
Arabar Errioxako hamar upategik misio komertziala egingo dute AEBra
Kaliforniako Napa Valley eskualdearen eskaintza enoturistikoak bost milioi pertsona baino gehiago erakartzen ditu urtero. Misioak zonalde horren proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko die upategiei.
2013/10/31 - 11:09
Bost urteko neskato bat hil da Oionen, auto batek harrapatuta
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta Logroñoko ospitale batera eraman zuten, larri.
2013/09/16 - 16:01
Aurtengo ekoizpenak behera egitea espero du Arabako Errioxak
Halere, mahats bikaina izango dutela adierazi dute. Villabuenako mahats-bilketa tradizionalaren 20. festaren ospakizunean eta sasoiko lehen muztioa dastatu ahal izan dute.
2013/08/22 - 13:11
Gizonezko batek labankada bat eman dio beste bati lepoan, Oionen
24 urteko zauritua Longroñoko ospitalean dago ingresatuta, eta ez dute bere osasun-egoeraren berri eman.
2013/08/21 - 17:21
Bastidako gaztelua, guztioi irekia
Esparru militarraren hondarrak ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu egunotan EHUk. Bastidako gazteluaren existentziari buruz 1370. urteko dokumentu garrantzitsu bati esker jakin zen.
2013/08/01 - 18:05
Alerta laranja ezarri dute beroagatik
Eusko Jaurlaritzak horitik laranjara igo du abisu-maila Gipuzkoako kostaldean, Kantauriar isurialdean, Arabako lautadan eta Arabar Errioxan.
2013/05/09 - 18:53
Vega Siciliako upategi bat eraikiko dute Arabako Errioxan
Ingurumen baimenak baino ez dira falta, eta urtea amaitu baino lehen egongo da bukatuta. Inbertsioa 26 milioi eurokoa izango da, eta bere izena: 'Benjamin Rothschild eta Vega Sicilia'.
2013/04/24 - 17:51
Txina eta Errusia Arabako Errioxako upategiak erosi nahian dabiltza
Arabako Errioxako upategiei atzerriko merkatuetara zabaltzeak eragin die onura. Orain, produktua erosteaz gain, upategi osoak erosteko prest daude Txina eta Errusia herrialdeak.
2013/03/24 - 15:11
Arabako Errioxan Korrika alternatiboa egin dute
Korrika ofiziala ez da bertatik pasatzen, baina Arabako Errioxako Euskaldunen elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskararen alde. Bitartean, Korrikak tipi-tapa jarraitzen du Gipuzkoatik.