Arabako Errioxa
2017/04/11 - 11:55
'Musikaren bitartez etorkinekin zubiak eraikitzen ari gara'
Maite Arroitajauregi, Mursego, musikaria eta Idoia Zabaletan koreografoa gidatzen ari dira elkarbizitzaren aldeko musika-proiektua.
2016/11/18 - 14:19
Abian da oliba-uzta Arabako Errioxan
Lehortea dela eta, aurtengo uzta urriagoa dela diote adituek. Antzinako modura, baina teknika modernoagoak erabili dituzte.
2016/10/07 - 18:43
600 atzerritar, mahats bilketan Arabako Errioxan
Oraintxe hasi berri dira ardo beltza egiteko mahatsa biltzen, eta langileak, ia denak atzerritarrak dira. Geroz eta gehiago etortzen dira Arabako Errioxara mahatsa biltzera.
2016/09/05 - 16:17
Iruzurra atzeman dute Nafarroa eta Arabar Errioxan mahatsarekin
Antza, mahatsaren salerosketan parte hartzen duten bitartekariek milio eta erdiko iruzurra en dute.
2016/07/11 - 20:40
Errekalde eta Arabako Errioxa, ikasle atzerritar gehien dituzten zonak
2014-2015 ikasturtean, ikasle atzerritarren kopurua bikoitza izan ikastetxe publikoetan eskola pribatuetan matrikulatu direnekin alderatuta.
2016/04/14 - 19:00
Arabako Errioxako upeltegiak, Txinako merkatua konkistatu nahian
Shanghain errioxako ardoen azoka antolatu dute eta bertan izan dira gaur Arabako Errioxako hainbat marka. Horrelakoak Errioxako ardoei Txinan bultzada emateko lagungarriak dira oso.
2016/01/19 - 18:09
Arabak txalotu egin du Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea
Rioja taldeak onartu egin du botiletan ardoaren eskualdea zein den aipatzea, hau da, Arabako Errioxako ardoak Errioxa deituraren baitan ezberdintzea.
2015/11/08 - 18:52
Ardo, Arabar Errioxako ardo kupelekin egindako betaurrekoak
Kupelak Arabar Errioxakoak dira eta egurra Gipuzkoan lantzen dute. Betaurrekoak 389 euroan daude salgai.
2015/09/20 - 16:12
Arabako Errioxako ardoentzako berezko izendapenaren bila dabiltza
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak sustatutako ekimena da, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak iragarri duenez. PO ez, baina sozialistak eta EH Bildu bat datoz helburu horrekin.
2015/09/20 - 16:07
Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa egin dute gaur Eltziegon
Mahatsa zapaltzearekin eta lehendabiziko ardoaren dastaketarekin hasi da jaia. Kepa Junkerak pregoia eskaini eta bere musikarekin giroa alaitu du.
2015/09/20 - 15:34
Arabako Errioxako ardoaren esportazioa 2,2 milioi litro hazi da
Erresuma Batuan saldu da gehien, AEBren eta Txinaren aurretik. Uzta berriari dagokionez, Nekazaritza sailburuordeak esan du aurten mahats gehiago eta kalitate bikainekoa bilduko dela.
2015/09/20 - 14:16
Araba-Errioxako ardo-esportazioak gora egin du lehen seihilabetean
Bittor Oroz sailburuordeak Mahats-Bilketaren Festan aurkeztutako datuak dira. Gainera, beste hainbat politikari ere horren inguruan mintzatu dira, tartean, Hasier Arraiz eta Antonio Hernando (PSOE).
2015/09/04 - 22:29
2.000 hektarea mahasti kaltetu zituen ekaitzak Arabako Errioxan
Horietatik 500 baino gehiago, oso egoera eskasean. Horixe, asteleheneko ekaitzak Arabako Errioxan utzitako balantzea. Ekoizleek, mahatsaren kalitatean dute jarrita esperantza.
2015/09/01 - 23:37
Arabako Errioxako zenbait herritan uztaren erdia galdu da
Mañuetako, Villabuenako, Lezako eta Samaniegoko uzten erdiak kalte handiak izan ditu txingorraren ondorioz, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen arabera.
2015/09/01 - 22:26
Ekaitzek kalte latzak eragin dituzte Arabako Errioxaren mahastietan
Atzoko ekaitz eta erauntsiak zuzenean kolpatu zuen lurraldearen zati handi bat. Mahats-bilketa edo uzta hasteko hilabete pasatxo falta da eta hondamendiak itxaropen asko bertan behera utzi du.
2015/08/31 - 13:49
''Espero ez genituen aztarnak aurkitu ditugu Torrentejon''
Bastidan, Santa Luzia elizaren inguruan, Torrentejoko aztarnategia dago. EHUko ikertzaile batzuk Erdi Aroko piezen bila zebiltzan bertan, eta ezustean, duela lau mila urteko buztinkiak topatu dituzte. Maite Iris Garcia EHUko arkeologoa izan da Faktorian.
2015/08/04 - 16:03
Tolosaldean eta Arabako Errioxan bota zuen txingor gehien atzo
Txingor erauntsi handiak izan ziren atzo. Egun osoko sargoria gauean lehertu zen eta leku jakin batzuetan txingor ekaitz gogorra izan zen; batez ere, Tolosaldean eta Arabako Errioxan.
2015/07/10 - 01:41
Beroaldia berriro barnealdean eta enbata kostaldean
Arabako Errioxan 36 graduko tenperaturak izango dira ostiral honetan, 35ekoak barnealdean eta 32koak kostaldean. Enbatarekin, tenperaturek 8-10 gradu egingo dute behera ordubetean.
2015/06/13 - 14:36
EAJk eskuratu du Oioneko alkatetza
Eduardo Terroba alkate izendatu dute, EH Bildu eta PSE alderdien babesa jaso ondoren.
2015/05/03 - 18:50
Arabako Errioxako ardoarentzat etiketa diferentziatua eskatu du PSEk
Ekoizleekin, merkaturatzaileekin eta teknikoekin estrategia partekatu bat egitea proposatu dute Arabako sozialistek, eskualdearen diferentziazioa eta autonomia lortzeko.