Euri eta txingor zaparradak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Errioxako zenbait herritan uztaren erdia galdu da

Mañuetako, Villabuenako, Lezako eta Samaniegoko uzten erdiak kalte handiak izan ditu txingorraren ondorioz, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen arabera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ekaitzek kalte latzak eragin dituzte Arabako Errioxaren mahastietan

Arabako Errioxan atzoko euri eta txingor denboraleak eragindako kalteak handiak izan dira. Mañueta, Villabuena, Leza eta Samaniego herrietan mahastien erdia kaltetu dira; eta biltzeko prest zeuden mahats-aleen % 15 oso egoera txarrean daude, Arabako Errioxako Upategien Elkarteak jakinarazi duenez.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia euriteak eta kazkabarrak mahastietan eta nekazaritza-eremuko bideetan eragindako kalteak bertatik bertara ikusten izan dira arratsaldean. Kalteak zenbatzen ari dira, eta datozen egunetarako espero dira datu ofizialak.

Foru Gobernuaren esanetan, kalterik larrienak Mañuetan, Villabuena, Lezan, Samaniegon eta Guardian izan dira.

Mahats bilketa hasteko aste batzuk baino ez dira falta, eta urak hainbat bidetan eragindako kalteak konpontzea da lehentasunetako bat, mahastietara heldu ahal izateko.

Bestalde, EH Bilduk Eduardo Aguinaco Arabako Nekazaritza Saileko diputatuaren agerraldia eskatu du, kalteen inguruko datu zehatzak emateko eta zer neurri hartuko dituzten azaltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X