Errekalde eta Arabako Errioxa, ikasle atzerritar gehien dituzten zonak
Ikasleen % 6,6 atzerritarrak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzan, 2014-2015 ikasturtean, aurreko kurtsoan baino zazpi hamarren gutxiago.
Errekalde (% 18,3), Arabako Errioxa (% 15,5) eta Gasteiz-Iparraldea (% 14,6) izan dira ikasle atzerritar kopuru handiena izan duten zonaldeak.
Euskadiko Eskola Kontseiluak 2013-2015 urteetako datuak bilduz argitaratu duen txostenaren arabera, ikasle atzerritarren matrikulazio kopurua bikoitza izan da ikastetxe publikoetan (% 9,1), eskola pribatuekin (% 4,2) alderatuta.
Ikastetxe pribatuen artean Kristau Eskola (% 5,8) soilik hurbildu da EAEko batez bestekora eta gainerako eskola pribatuak batez beste horretatik behera daude (Partaide, % 2,4).
Horrenbestez, 2011-2012 ikasturtetik, ikasle atzerritarren kopuruak beheraka jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan; eskola talde ezberdinetako matrikulazio joera, berriz, mantendu egin da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian