Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja ezarri dute beroagatik

Eusko Jaurlaritzak horitik laranjara igo du abisu-maila Gipuzkoako kostaldean, Kantauriar isurialdean, Arabako lautadan eta Arabar Errioxan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bigarren egunez, beroa protagonista nagusia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak horitik laranjara igo du tenperatura altuengatik gaurko ezarrita zeukan abisu-maila; izan ere, tenperaturak 39 ºC-ren bueltan geldituko da. Gipuzkoako kostaldean, Kantauriar isurialdean, Arabako lautadan eta Arabar Errioxan ezarri dute alerta laranja.

Ostegunean ere, bero galanta. Lurraldearen hegoaldean tenperatura maximoak are altuagoak izango dira eta leku gehienetan 36 edo 38 ºC ingurukoak izatea espero da. Kantauri isurialdean ere bero handia egingo du baina arratsaldean haizea iparraldera aldatuko da eta tenperatura maximoak atzokoak baino zertxobait baxuagoak izango dira. Kostaldean jaitsiera nabarmenagoa izango da. Zeruan eguzkia jaun eta jabe izango da, hala ere, litekeena da ilunabarrean behe-hodeiak sortzea kostaldean.

Ostiralean, tenperaturak behera egingo du, ipar partean bereziki. Goizean bero egingo du oraindik eta zerua oskarbi egongo da, soilik kostaldean ikusiko ditugu behe-hodei batzuk. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta arratsaldearen amaieran eta gauean ekaitz zaparrada batzuk botako ditu, kantauri isurialdean bereziki. Goizean hegoaldeko haizea nagusituko da, baina goizean kostaldean iparraldera aldatuz joango da eta gainontzeko tokietan egunak aurrera egin ahala aldatzen joango da, iparraldetik hegoaldera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X