Arabako Errioxa
2020/03/11 - 16:26
Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita
Gasteizen bezala, helburua da koronabirusaren hedapena etetea.
2020/03/10 - 10:19
Eskolarik gabeko lehen eguna 60.000 ikaslerentzat Gasteizen, izurritea zabal ez dadin
Neurriak Gasteizko eskola-sareko 53.000 ikasleri eta 8.000 unibertsitarioei eragiten die, baita era guztietako zentroei ere, Ertzaintzaren akademiari barne.
2020/03/09 - 15:11
Bastidako bi ikastetxeak hutsik egongo dira datozen 14 egunetan
Eskolak ixten lehenetakoa Bastida izan da. Han bi ikastetxeak itxi dituzte: eskola publikoa eta ikastola.
2020/03/09 - 14:26
Gasteizko eskola eta hezkuntza zentro guztiak itxi dituzte, martxoaren 23ra arte
Bastidako bi ikastetxeetan eta Guardiako institutuan ere utzi dituzte klaseak bertan behera. Dena dela, irakasleek lanera joan beharko dute.
2020/02/07 - 15:45
Tapia: "Arabako Mahastien titulua sortzea erabaki enpresarial eta pribatua da"
Jaurlaritzak Errioxa jatorri izendapenaren barruan geratzen diren upategiak zein "irten eta beste bide bat egin nahi dutenak" "defendatuko" dituela esan du sailburuak.
2020/01/29 - 09:49
Arabako Errioxako ardogileek izendapen propioa izateko tramitea hasi dezakete
Estatuko Boletin Ofizialak tramitea hasteko argi berdea eman du. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da eta Errioxa izendapenaren kontseiluak argi utzi du kontra egingo duela.
2020/01/17 - 18:47
Arabako erdialdea eta Arabako Errioxa, lurralde-planak berritzen aurrenak
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, bi egitasmoak berriz aztertzeko.
2019/11/14 - 17:26
“Hazitik gora” izango da Euskal Eskola Publikoaren 2020ko Jaiaren leloa
29. edizioko jaia Bastidan ospatuko da. Arabako Errioxako eskola publikoak bizitzen ari diren eraldaketa erakusteko baliatu nahi dute jardunaldia.
2019/10/04 - 23:12
Arabako Errioxako ardogileak kezkatuta, Trumpek iragarritako muga-zergen aurrean
Badira Arabar Errioxan AEBetara bakarrik euren ardoa exporatzen duten upategiak. Horietako ardogile batekin egon gara.
2019/09/19 - 19:22
Mahats zuria biltzen hasi dira Arabako Errioxan
Euriteek apur bat atzeratu dute, baina jada hasi dute mahats bilketa Arabako Errioxan eta aurtengo uzta kalitate handikoa izango dela deritzote.
2019/09/15 - 17:11
Arabako Errioxako ardo zurien esportazioek % 5 egin dute gora
Ardo gorri eta beltzen salmentek, ostera, behera egin dute, baina kanpo merkatuetan salneurriak % 3,4 egin du gora.
2019/09/15 - 16:41
Arabako Errioxako ardo zurien esportazioa % 5 hazi da
Loquillo abeslaria izan da aurtengo Mahats Bilketaren jaiaren pregoilaria. Festarekin batera, aurtengo lehen sei hilabetekoen datuak atera dituzte.
2019/09/15 - 16:25
Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioen aurrean ezkor agertu dira alderdi gehienak
Madrileko egoera politiko nahasiari buruz aritu dira euskal alderdien ordezkariak Mahats Bilketaren jaian Mañuetan. Tartean, Aitor Esteban, Kike Fernandez de Pinedo, Iñaki Oyarzabal eta Idoia Mendia.
2019/06/29 - 20:02
Euskal Herriko bero 'errekorrak': 42,6 gradu Moredan eta 43,1 Bardean
17:00etan 40 gradu zeuden Iruñean, Lizarran, Carrascalen eta Agoitzen; 41 Tafallan eta Sartagudan; eta 42 Tuteran. Laguardian 40,6 izan dira eta Gasteizen ia 40.
2019/06/28 - 12:14
Beroaldia gaiztotu egingo da Erriberan, eta lasaitua hartuko du Kantauri isurialdean
Erriberan eta Nafarroa erdialdean alerta gorria mantenduko da. 42 gradutik gora egon litezke termometroak. Araban alerta laranjak jarraituko du. Kostaldean, maximoak 25 gradukoak izango dira.
2019/06/15 - 12:38
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Arabar Errioxan PPk gobernatu ez dezan
Samaniegon, zinegotzi sozialista bakarrak EH Bilduren aldeko botoa eman du, EAJ-PSE ituna apurtuz. Gainera, Trebiñuko bi udalak abertzaleak izango dira.
2019/04/09 - 22:41
Arabako Errioxan egin du Korrikak erdibidea
Gainera, euskararen alde klik egiteko konpromisoa sinatu dute erakunde eta elkarteek Bastidan. Guardian ere, eskuak zabalik-zabalik hartu dute euskararen aldeko lasterketa.
2019/03/25 - 21:32
Klima aldaketak mahastietan izan duen eragina nabaria da dagoeneko
Mahastiei asegurua egitea eta ondoren beste hainbat proba esperimentalekin hastea dira irtenbideetako batzu.
2019/03/23 - 15:53
Kanpainaurrean bete-betean murgilduta daude euskal alderdiak
Arabako popularrek, esaterako, ekitaldia egin dute eguerdian Guardian.
2019/03/06 - 13:29
Arabako Errioxako anfibioak arriskuan daude klima aldaketaren eraginez
Anfibio hauek oso onuragarriak dira izurrien kontra eta mahastien intsektizida naturalak dira. Klima aldaketaren eraginez galtzeko arriskuan egon daitezke animalia hauek.