Arabako Errioxa
2020/11/11 - 16:03
Pertsona bat larri zauritu da Oiongo enpresa kimiko batean izandako sutean
Sutea gaur eguerdian piztu da Oiongo "El Puntido" industrialdeko enpresa kimiko batean. Industrialdeaerabat hustu dute (Arabar Errioxa / Rioja Alavesaren bideoa).
2020/10/13 - 15:40
Lapuebla de Labarcan gertatutako azken lan istripua salatu dute sindikatuek
56 eta 53 urteko bi langile hil ziren joan den astean Lapuebla de Labarcan, mahats biltegi batean erorita.
2020/10/08 - 23:32
3 dolu-egun Lapuebla de Labarcan, alkate ohiaren eta haren lehengusuaren omenez
Maite Cordoba alkateak jakitera eman duenez, ostegun honetako arratsaldeko lehen orduan ezohiko osoko bilkura egin dute, eta aho batez erabaki dute hiru dolu egun ezartzea udalerrian.
2020/10/08 - 00:32
Lapuebla de Labarcako alkate ohia eta haren senide bat hil dira, lan istripuan
Lapuebla de Labarcako upategi batean, mahatsa biltzeko depositu batean erori da bietako bat. Bigarrena ere bertan jausi da, lankidea erreskatatzen saiatu denean.
2020/10/04 - 17:31
Gizon bat atxilotu dute Mañuetan, beste bati buruan aizkorakada emateagatik
Biek eztabaida beroa izan zuten larunbatean. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, buruan zauria zuelako.
2020/09/22 - 11:34
Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doakoa da gaur
Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko, Foru Aldundiak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du ibilgailu partikularraren alternatiba gisa.
2020/09/17 - 17:17
Hasi da mahats-bilketa Arabako Errioxan
Kezkatuta daude mahatsak izan dezakeen prezioarekin. Salneurria ez jaisteko, merezitakoa ordaintzeko eskatu die enpresa handiei Aarabako Ahaldun Nagusiak.
2020/09/12 - 19:37
Sasoikako langileei PCR probak egiten ari zaizkie Arabako Errioxan
Sasoikako langileak talde itxietan arituko dira, eta astelehenaz geroztik Eusko Jaurlaritza PCR probak egiten ari zaizkie.
2020/09/07 - 20:57
Arabako Errioxa upategi eta sasoikako langileei PCR probak egiten hasi da
Mahats bilketa sasoia hasi denez, Arabako Errioxan ere horri ekin diote. 150 upategietako langileei eta mahats bilketan arituko diren sasoikako guztiei egingo dizkiete.
2020/08/18 - 13:50
Bi gizon, tartean Tuterako bizilagun bat, hil dira Alfaron auto istripuan
Auto batek eta furgoneta batek aurrez talka egin dute, N-232 errepidean eta, ondorioz, bi pertsona hil dira.
2020/08/12 - 20:23
Atzoko ekaitzak Arabako Errioxako mahastiek behar zuten ura ekarri du
Mahasti bakar batzuetan eragin ditu kalte arinak atzoko harriak baina, oro har, euri jasak kalte barik mesede egin duela diote ardogileek.
2020/08/07 - 01:48
Euskadik PCR probak egingo dizkie mahats-bilketako 2.500 sasoikako langileei
Helburua da balizko koronabiruseko balizko kutsadurak saihestea. Eusko Jaurlaritza lanean ari da, dagoeneko, upeltegi nagusiekin.
2020/08/06 - 16:18
Osasun Sailak PCR proba egiteko eskatu die Aguraingo Kokolo tabernan egon zirenei
Ostegun honetatik aurrera, Osakidetzak PCR probak egingo dizkie uztailaren 29tik abuztuaren 2ra establezimenduan egon eta proba egitea eskatzen duten guztiei.
2020/06/21 - 16:20
COVID-19ak mugikortasun arazo asko eragin dizkie Arabako hegoaldeko herritarrei
Ebro Ibaiak banatzen ditu Araba eta Errioxa Lapuebla de Labarcan. Gaur arte ezin izan da zeharkatu, beraz, muga arazo bilakatu da askorentzat.
2020/06/19 - 21:21
Kontsultatu zirkulazioaren egoera zuzenean
Asteburu honetan Bizkaia eta Kantabria artean zirkulazio handia espero da, bi lurraldeen arteko mugikortasun baimendu eta gero.
2020/06/17 - 16:07
Ekaitz batek kalte handiak egin ditu Arabako Errioxako mahastietan
Bereziki Villabuena, Nabaridas eta Leza jo zituen gogorren ekaitzak. Mahastizainak gaur kalteak ikuskatzen ibili dira. Zenbait kasutan, mahastiaren % 90 galdu dela diote.
2020/06/13 - 18:55
Egun pasa batetik bestera ibili dira asko eta asko, baina turista gutxi oraindik
Egunpasa bai, baina uda pasa edo oporretara, oraindik, jende gutxi ari da mugitzen.
2020/06/12 - 22:31
Hego Euskal Herriko herritarrak ekainaren 21ean joan ahalko dira Errioxara
Errioxako Gobernuak erabaki du autonomia-erkidego mugakideekin dituen mugak alarma-egoera amaituta irekiko dituela.
2020/06/08 - 18:31
Ardoak sustatzeko marka berria sortu dute, Basque Wine, % 40ko galerak arintzeko
Horrela, establezimenduetan Arabako Errioxako ardoak eta hiru deituretako txakolinak (Araba, Bizkaia eta Getaria) nabarmenduko dira, "Basque Wine" irudi berriaren gainean.
2020/06/07 - 15:05
Nafarroa, Kantabria eta Errioxaren arteko mugikortasuna adostea eskatu du Urkulluk
Herritarren zirkulazio librea adostu nahiko luke lehendakariak erkidego mugakideen presidenteekin, ekainaren 15etik aurrera normaltasun berria abiatzeko helburuz.