Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko herritarrak ekainaren 21ean joan ahalko dira Errioxara

Errioxako Gobernuak erabaki du autonomia-erkidego mugakideekin dituen mugak alarma-egoera amaituta irekiko dituela.
Hainbat herritar, Logroñoko kale batean
Hainbat herritar, Logroñoko kale batean. Argazkia: EFE.

Hego Euskal Herriko herritarrak ekainaren 21ean joan ahalko dira Errioxara; izan ere, Errioxako Gobernuak erabaki du autonomia-erkidego mugakideekin dituen mugak alarma-egoera amaituta irekiko dituela, ohar bidez jakinarazi duenez. Alarma-egoera ekainaren 21eko 00:00etan amaituko da, eta, hortaz, Euskadiko eta Nafarroako herritarrek egun horretatik aurrera izango dute Errioxara joateko aukera.

Autonomia-erkidego guztietako Osasun sailburu eta kontseilariek bilera egin dute ostiral arratsaldean, eta Concha Andreu Errioxako Gobernuko presidenteak bilera hori amaituta eman du erabakiaren berri.

"Astean errepikatu izan dudanez, gure erabakiak gainerako autonomia-erkidegoekin izandako elkarrizketa izan behar zuen abiapuntu, eta, bereziki, gure aldameneko lurraldeetako bilakaera epidemiologikoa", azaldu du Andreuk.

Zehaztu duenez, hainbat aldiz hitz egin gu Nafarroako presidente Maria Chiviterekin eta Aragoiko presidente Javier Lambanekin, "eta, azken egunotan gertuko lurralde batzuetan izandako berragertzeak kontuan izanik", esan du, Euskadigatik, "erabaki dugu alarma-egoeraren amaierara arte itxarotea, autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna berreskuratzeko”.

Presidenteak berretsi duenez, "errioxarren segurtasuna da gure lehentasuna; gure herritarrentzako arriskurik duen ezer ez dugu egingo, osasun-segurtasuna lehen tokian baitago", zehaztu du Andreuk, azaltzeko zergatik erabaki duten Errioxako herritarrek, hilaren 21era arte, Errioxako barnealdean bakarrik izatea mugikortasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X