Hezkuntza Publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Eskola Publikoaren jaia, online

Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez. 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute gaurko egunez Bastidan egitekoa zen ospakizuna.
Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren leloa.
Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren leloa. Argazkia: EHIGE

Euskal Eskola Publikoak ekainaren 7tik 12ra bitartean ospatuko du aurten bere jaia,  modu birtualean,  koronabirusaren agerraldiak eragindako egoera dela eta.  Arabako Errioxako ikastetxe publikoek egiten duten lana eskertzeko asmoz Bastidan aurten egitekoa zuten ospakizuna 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute.

Aipatutako egun tarte horretan, egunero eskainiko dituzte ekitaldiak, online. Jai birtuala gaur goizean abiatu dute, eta ondorengo loturan jarraitu ahal izango da:

"Hala, konfinamentuan ikasle asko jasaten ari diren euskararen galerari aportazio xumea egin nahi diogu euskarazko kalitatezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar. Era berean, euskal kulturgileak pairatzen duten galerari gure aportazio xumea egin nahi diogu ere", adierazi dute antolatzaileek.

"Datorren ikasturtean ekingo diogu berriro ere Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzea helburu duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizio honi. Egoera baimentzen duen heinean, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X