“Hazitik gora” izango da Euskal Eskola Publikoaren 2020ko Jaiaren leloa
Azaroaren 13an aurkeztu dute 2020ko ekainaren 7an Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia. “Hazitik gora” leloa eta ernamuintzen ari den koloretako hazi bat aukeratu dituzte 2020an 29. edizioa beteko duen festa honetarako.
Jaialdia Arabako Errioxan egitea eskola publikoek eremu horretan duten garrantzia ikusarazteko baliatu nahi dute antolatzaileek.
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eskola publikoen beharra azpimarratu du gizarte guztiari kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzeko. Arabako Errioxaren kokapena ere nabarmendu du, Gasteiztik urrun eta Errioxako mugatik gertu baitago. Ikastetxe horien tamaina ere abantaila da, gurasoen iritzian, “ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko”.
Arabako Errioxan sei eskola publiko daude, eta ikasturte honetan 1.170 ikasle dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon