Arabako Lautadako kuadrilla

2023/05/22 - 14:53
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bi martxa hasi ditu gaur, bata Bilbotik eta bestea Bergaratik
Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
2023/05/19 - 08:59
EH Bilduk Alkatetza bereganatuko luke Agurainen
Koalizio abertzaleak zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk bat galduko luke.

2023/04/27 - 22:33
Arabako landa eremuko mediku eta erizainek salatu dute zerbitzua ezereztu nahian dabilela Osakidetza
Landa eremuetan lehen arreta deuseztatu nahian dabilela Osakidetza salatu dute, aurrez-aurreko arreta zerbitzua kendu edo mugatu nahian. Osakidetzatik, aldiz, diote ez dela halakorik, zerbitzua hobetzeko lanean ari direla.

2023/04/27 - 21:24
Arabako landa-eremuko osasunaren aldeko grebak erabateko arrakasta izan duela esan dute sindikatuek
Zerbitzu horrek Osakidetzaren aldetik jasotzen duen "tratu txar jarraituak" sortzen duen ezinegona salatu dute, "bere irizpideak inposatzea baino ez duelako bilatzen, eta langileekin eta haien ordezkariekin negoziatzeko edozein aukera ukatzen duelako".
2023/03/28 - 09:00
EH Bilduk eskuratuko luke Aguraingo alkatetza, 7 ordezkarirekin
Jeltzaleek 2019an lortutako gehiengoa galduko lukete, guztira 6 zinegotzi eskuratuta (bat gutxiago), baina edozer gauza gerta liteke, oso lehia estua espero baita bi indarren artean.

2023/02/28 - 15:31
Gaur batez ere Arabako Lautadan eta Nafarroa mendebaldean bota du elurra
Errepideetan, zuhurtziaz gidatzeko eguna da gaurkoa. Araban, Herrerako mendatea itxi behar izan dute; eta Nafarroan, Belaguakoa, Pirinioetan.
2023/02/04 - 13:07
Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena
EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.
2023/01/15 - 14:20
Oinezko bat hil da gidari mozkor batek harrapatuta, Asparrenan
4x4 ibilgailuaren gidariak ihes egin du, baina aurkitu eta atxilotu egin dute ondoren.
2023/01/05 - 08:37
Abisu horia gaur Araban, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik
Abisua 10:00etara egongo da indarrean. Euskalmeten iragarpenaren arabera, Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake. Gainera, hainbat tokitan lainoa ager daiteke, Arabako Lautadan bereziki.

2022/12/26 - 15:28
Hil egin da Barrundian bi autok izandako istripuan larri zauritu den pertsona
Ezbeharra 11:00k aurretik gertatu da, A-3100 errepidean, Arabako Barrundia udalerrian, eta bidea itxita egon da bi noranzkoetan. Lau pertsona zihoazen istripua izan duten bi ibilgailuetan.
2022/12/13 - 14:57
Arabak garraio publikoaren % 50eko deskontua mantenduko du 2023an
Beherapenak BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabiltzaileei eragingo die Alavabuseko linea guztietan eta eskualdeko garraioan.
2022/12/09 - 22:26
Eraikuntzako langile bat hil da Iruraiz-Gaunan, lan istripu ez traumatikoan
56 urteko behargina asteazkenean hil zen, LABek salatu duenez. “Enpresen etekina langileen prekarietatearen aurretik lehenesten duen eredu baten emaitza” da sindikatuaren arabera.
2022/09/17 - 16:59
Zimitz plaga izan dute azken asteetan Ezkerekotxan
Koltza lursailak gertu dituzten etxebizitzetara heldu dira zomorroak. Tenperatura altuekin eta hezetasun faltarekin ugaritzen omen dira, eta bizilagunak kezkatuta daude.