Arabak garraio publikoaren % 50eko deskontua mantenduko du 2023an
Arabako Foru Aldundiak irailaren 1etik indarrean dagoen % 50eko beherapena mantentzea onartu du gaur, asteartea, Arabako eta Eskualdeko Garraioko lineatan. Neurri horrekin, familien egoera ekonomikoa "arintzea", garraio publikoaren erabilera sustatzea eta emisio kutsatzaileak murrizten laguntzea bilatzen da.
Aipaturiko deskontuak BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabiltzaileei egingo die mesede Alavabuseko zerbitzu guztietan (Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linean izan ezik); eta landa-guneak haien erreferentziazko herriekin ala oinarrizko zerbitzuak dituzten herriekin lotzen dituzten Eskualdeko garraio-linea guztietan. Bestalde, txartel arrunten prezioak bere horretan mantenduko dira.
Gainera, Foru Gobernuaren Kontseiluak jakinarazi du Agurain eta Gasteiz arteko ibilbidea Alavabuseko 5.lineara gehituko duela, bi noranzkoetan, datorren martxoan.
Neurria sei hilabete barru berrikusiko da, hura luzatzera bultzatu duten baldintzak bere horretan jarraitzen duten ala ez ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon