EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk Alkatetza bereganatuko luke Agurainen

Koalizio abertzaleak zinegotzi bat gehiago izango luke, eta EAJk bat galduko luke.
EITB Focus
EITB Focus

EH Bilduk irabaziko lituzke M28ko udal hauteskundeak Agurainen, eta Alkatetza bereganatuko luke (egun EAJren esku dago), EITB Focus makroinkestaren arabera.

Horren haritik, koalizio abertzaleak 7 zinegotzi lortuko lituzke, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJk bat galduko luke, 7tik 6ra pasatuta.

Azkenik, PSE-EEk ez luke ordezkaritzarik lortuko, baina gertu geratuko litzateke, bototan gora egingo lukeelako.

EITB FOCUS EITB FOCUS

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X