Arabako Mendialdeko Kuadrilla
2018/09/16 - 14:00
554 pertsona ari dira Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileetarako LEPean parte hartzen
18 suhiltzaile plaza, mantenimendurako bat, eta administrari plaza bat daude jokoan. Aguraingo eta Kanpezuko parkeetako zerbitzu orduak areagotzearen ondorio dira plaza berriak.
2018/08/24 - 16:06
Gizon bat atxilotu dute Araban, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita 2017an
Guardia Zibilak justiziatik ihes egin zuen gizon bat atxilotu du Arraia-Maeztun. Dirudienez, lan-eskaintza bat egiteko hitzordua jarri zuenean eraso zion biktimari.
2018/07/19 - 00:38
Ertzaintzak 28 gazte ebakuatu ditu Herreran, ekaitz batek harrapatuta
Bilarreko pilotalekuan emango dute gaua eta ostegun honetan Langraneko kanpalekura eramango dituzte.
2018/05/29 - 23:05
Azken 40 urteotako euriterik bortitzenak izan dira Araban
Euri asko egin du denbora gutxian. Araba erdialdean, Bernedo inguruan, gogor jo du ekaitzak. Obekurin, esaterako, ibaiak gainezka egin du. Nafarroa eta Gipuzkoako herri batzuetan ere gogoz bota du.
2018/05/06 - 19:22
Bi zauritu Kanpezun, auto-istripuan
Gidariak autoaren barruan harrapatuta geratu dira. Zaurituetako bat egoera larrian eraman behar izan dute helikopteroz Txagorritxu Ospitalera.
2018/04/06 - 15:34
Oihane Perea: "Denak maila berean, gauzak deskubritzen jarri ginen"
Kanpezuko Ibernalo aterpetxean sormena lantzen egonaldia egin duten gazteekin eta euren irakasleekin hitz egin dugu
2018/04/05 - 22:32
Sormen laborategia, Kanpezun
Ibernaloko eliza parean dagoen landetxean, 14 eta 18 urte arteko 10 neska sormen laborategi batean dira egunotan, Arabako euskalgintzako hainbat eragileren eskutik.
2018/01/21 - 13:55
Protesta Azazetan, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka
Egunero sortzen dien arriskua salatu dute, eta egoera horri irtenbidea bilatu behar zaiola aldarrikatu.
2017/12/07 - 19:36
Okina eta Sabandon biomasarekin dabilen berokuntza sistema erabiltzen dute
Arabako mendialdeko Okina eta Sabando herrietan bi galdarekin hornitzen dute herria. Aurki, Errontengin ere horrelako instalazio bat izango dute martxabn.
2017/11/27 - 20:20
Ia % 40ko parte-hartzea, Arabako kontzejuetako hauteskundeetan
Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteiz, Langraiz Oka, Legutio, Zanbrana eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.
2017/11/26 - 16:58
33.000 arabarrek izango dute aukera igande honetan kontzeju berriak hautatzeko
Guztira, 334 kontzeju daude Araban. Foru Aldundiaren babespean daude, eta herritarren ordezkariak dira udalerrietako eguneroko zenbait arlotan.
2017/04/01 - 15:40
80 urte frankismoak Azazetako 16 herritarrak fusilatu zituela
Gonzalez de Zarate alkate ohia eta beste 15 auzokide gogoan dituzte oraindik dire senideek eta lagunek.
2017/04/01 - 15:37
Frankismoaren biktimak gogoratu ditu Arabak
Azazetan egin dute omenaldi ekitaldia. 80 urte bete dira tropa frankistek herri horretan 16 pertsona fusilatu zituztenetik.
2016/11/13 - 16:47
Arabako 27 familiak egin dute bat 'Bizilagunak' ekimenarekin
93 bazkari antolatu dituzte gaur, 'kulturen arteko aurreiritziak eta estereotipoak' bertan behera uzteko asmoz.
2016/06/16 - 10:04
Etiketak euskara hutsean jartzeagatik kargu hartu diote nekazari bati
Ohiko berrikusketa batean, Udaleko ikuskatzaile batek “formalki kargu hartu” zion, “barazkien salneurriari buruzko informazioa gazteleraz ez izateagatik”.
2016/03/26 - 21:46
Motozale gasteiztar batek istripua izan du Kanpezun
Istripua arratsaldeko 13:30ean izan da, eta motozaleak zauri arinak izan ditu.
2016/02/08 - 14:13
Bi urte eta bederatzi hileko zigorra, amari tratu txarrak emateagatik
Horrez gain, zigortutako gizona ezingo da bost urtetan emakumearengana eta Maeztuko herrira hurbildu.
2015/05/20 - 17:16
Zentral hidroelektrikoa, berriro martxan
Barbo Renovables enpresak jarri du abian. Zentralak 110 urte ditu, eta ordukoak ditu ur azpiegiturak guztiak. Turbina da berritu dutena. Energia elektrikoz hornituko du Arabako mendialdea.
2015/03/15 - 11:57
5 urteko espetxe-eskaera, neska bati sexu-abusuak egiteagatik
Akusatuak ustez abusuak egin zizkion neskatoari, 3-5 urte zituenean. Gainera, Fiskaltzak beste bi urteko kartzelaldia eskatu du beste behin abusatzegatik, neskak 13 urte zituenean.
2015/02/21 - 15:34
Gizon bat atxilotu dute Kanpezun amari tratu txarrak ematea egotzita
47 urteko gizonezkoa baldintzapean aske zegoen, aita hiltzegatik espetxean 10 urte igaro ostean. Amak ez du haren kontrako salaketarik aurkeztu, errepresalien beldur baita.