IGANDE HONETAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

554 pertsona ari dira Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileetarako LEPean parte hartzen

18 suhiltzaile plaza, mantenimendurako bat, eta administrari plaza bat daude jokoan. Aguraingo eta Kanpezuko parkeetako zerbitzu orduak areagotzearen ondorio dira plaza berriak.
Europa Jauregiarn irudia, gaur goizean. Argazkia: EiTB
Europa Jauregiarn irudia, gaur goizean. Argazkia: EiTB

554 lagunek hasi dute gaur, 09:00etan, Gasteizeko Europa Jauregian abiatu den suhiltzailetarako Lan Eskaintza Publikorako lehen faseari.

Arabako Foru Aldundirako 18 suhiltzaile plaza, mantendimenduko plaza bat eta administrari postu bat daude jokoan. Lanpostu horiek lortzen dituztenak, Aguraingo eta Kanpezuko parkeetan egingo dute lan. Horiek 12 orduz aritzen ziren lehen eta 24 orduz aritzen dira orain.

Diputaziotik jakitera eman dutenez, gaurkoa hiru zatiko proba teorikoa da eta beharrezkoa izango da hiruak gainditzea aurrera egiteko: administrazio orokorrari buruzkoa, geografikoa, eta suhiltzaileen berezia.

LEP honekin Arabako Suhiltzaileek euren zerbitzua osatu nahi dute, 186 agenteko plantillara iritsiz eta beste 10 lagunekora postu tekniko eta administratiboetan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X