Frankismoaren biktimak gogoratu ditu Arabak
Frankismoak Araban utzitako biktima guztiak gogoratu dituzte gaur Azazetan. Ekitaldi berezia egin dute, herri horretan tropa frankistek 16 pertsona fusilatu zituztela 80 urte bete direnean.
Eusko Jaurlaritzako eta Arabako erakunde nagusienetako ordezkariak egon dira omenaldian, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria. Horren hitzetan, gaurko ekitaldian Frankismoaren biktimek demokraziarekin eta askatasunarekin zuten konpromisoa gogoratu nahi izan dute.
Azazetako mendatean fusilatuak bakarrik ez, Frankismoak lurrade honetan eragindako biktima guztiei egin nahi izan diete gorazarre Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek. Ekitaldian egon dira, besteak beste, Ramiro gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Euskal alderdi nagusietako ordezkariak eta biktimen senitartekoak ere izan dira.
Monolito bat jarri dute Azazetako plazan, 1937ko sarraskian hildakoak gogoratzeko. Lehendakariak nabarmendu duenez, Gasteizko kartzelatik libre atera ziren 16 pertsona horiek, baina behin kanpoan falangistek atzeman zituzten, bi furgonetatan sartu eta Azazetara eraman zituzten, bertan fusilatzeko.
Biktima guztien memoria bizirik mantentzeko konpromisoa agertu du lehendakariak, haien baloreekin bat eginez: "elkarbizitza, giza eskubideak, demokrazia eta askatasuna", aipatu ditu. "Denak leialtasun eta kompromiso bera partekatzen zuten, demokrazia eta askatasuna. Demokrazia leial defendatzeak eta estatu kolpeari aurre egiteak elkartzen zituen", esan du.
1937ko apirilaren 1ean izan ziren Azazetako hilketak, Mola general frankistak aginduta.
Hil zituztenen artean Gasteizko alkatea zena zegoen, Teodoro Gonzalez de Zarate. Hildako besteak ondorengoak ziren: Jose Luis Abaitua Perez, Victor Alejandre Angulo, Casimiro Cerrajeria Zarranz, Eduardo Cobo Gonzalez, Manuel Collel Aguila, Jaime Conca Amoros, Jose Domingo Elorza San Vicente, Jesus Estrada Abalos, Juan Francisco Diaz de Arcaya Lopez de Aberasturi, Antonio Garcia Bengoetxea, Daniel Garca de Albeniz Azazeta, Francisco Garrido Saez de Ugarte, Constantino Gonzalez Santamaria, Prisco Hernaez Arrizola eta Manuel Hernandez Ibañez de Garayo.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.