Aragoi
2015/02/01 - 15:25
Hilda aurkitu dute Candanchun desagertuta zegoen eskiatzailea
Dirudienez, elur olde batek harrapatu zuen, lagun batekin pistatik kanpo eskiatzen ari zela.
2015/02/01 - 10:51
Elur-jausi batean harrapatutako bizkaitarraren hilotza aurkitu dute
39 urteko elorriarra elur-jausi baten azpian harrapatuta zegoen larunbataz geroztik, Candanchun.
2015/01/31 - 19:31
Elur-jausi batek eskiatzaile bilbotar bat harrapatu du, Candanchun
40 eta 45 urte bitarteko bilbotarra da. Harekin zihoan eskiatzaile bilbotarra onik atera dute, hipotermia zantzuekin. Bilaketa lanak bertan behera gelditu dira igandera arte.
2015/01/02 - 20:18
Nafarroako mendizale bat oso larri zauritu da Acherito mendian
31 urteko mendizalea 200 metroko mendi-mazela batetik erori da Anson. Frantziako Jendarmeriak abisua eman dio Guardia Zibilari. Istripua mendiaren mendebaldean gertatu da.
2014/08/23 - 22:54
Mendizale nafar bat hil da Panticosan
43 urteko mendizalea 50 metroko altueratik erori da Garno Negro tontorra eta Pondielloseko Orratza bitartean. Gorpua Pueyo de Jacara eraman dute.
2014/08/23 - 20:27
Nafarroako mendizale bat hil da 50 metrotik erorita Panticosan
43 urteko gizonezkoa beste zazpi mendizalerekin batera zegoen, guztiak nafarrak. Horien artean haren senide bat zegoen, eta hark eman du erorketaren berri.
2014/03/31 - 16:06
Mendizale bilbotar bat erreskatatu dute Huescako Pirinioetan
Ezbeharra igandean jazo zen, baina gaur goizera arte ezin izan dute gizonezkoa erreskatatu, eguraldi txarra dela eta.
2013/07/27 - 18:57
Iruñeko DYA-ko langile bat hil da Taillon mendi-tontorrean (Huesca)
Istripua atzo izan zen, 17:15ean. Gaztea beste mendizale batekin zihoan, irrist egin zuen, gizonezkoak heldu egin zion, baina azkenean biak erori ziren 30 metroko altueratik.
2013/06/19 - 00:58
700 bat pertsona etxetik atera dituzte Lleidan eta Huescan
Ia 400 lagun ebakuatu dituzte Kataluniako pirinioaren eskualdeetan, eta ez dira etxeetara itzuliko gutxienez asteazkenera arte. Ia 300 pertsona etxetik atera dituzte Benasquen (Huesca).
2013/05/13 - 23:47
Azpeitiak Benantxio Iruretari azken agur hunkigarria eman dio
Larunbatean hil zen Aneto mendian, "Mahomaren pasabidea"n erorita. Arratsaldean egin dute bere aldeko hileta elizkizuna Soreasuko San Sebastian parrokian.
2013/05/13 - 22:53
Agur hunkigarria eman diote Benantxio Iruretari
Iruretaren aldeko elizkizuna arratsaldean egin da Azpeitian. Eliza beteta egon da. Mendizale ezagunak ikusi ditugu, eta baita Benantxioren bideari jarraituko dioten gazte asko ere.
2013/05/13 - 01:47
Benantxio Irureta mendizalearen gorpua eguerdian heldu da Azpeitiara
Larunbatean hil zen Aneto mendian,'Mahomaren pasabidea'n erorita. Astelehenean egingo dute bere aldeko hileta elizkizuna Soreasuko San Sebastian parrokian.
2013/05/12 - 22:59
Jende ugari hurbildu da Benantxio Iruretari azken agurra ematera
Etengabekoak izan dira joan etorriak Azpetiko beilategian arraltsalde osoan. Jende ugari hurbildu da Benantxio Iruretari azken agurra ematera. Famili eta senitartekoak hunkituta, tartean semea.
2013/05/12 - 16:30
Benantxio Iruretaren gorpua Azpeitian da dagoeneko
Eguerdian iritsi da bere herrira Benantxio Iruretaren gorpua. Hil-kapera zabalik izango da arratsaldean nahi duenarentzat, eta bihar arratsaldean egingo dituzte hileta-elizkizunak.
2013/05/12 - 11:19
Benantxio Irureta mendizalea hil da Aneton
'Mahomaren pasabidea'n erori eta hil egin da. Beste 10 mendizalerekin zihoan istripua izan duen unean. Eguerdian helduko da bere hilotza Azpeitiara.
2013/05/11 - 22:42
Aneton hil da Benantxio Irureta mendizale ezaguna
Istripuaren unean beste mendizale batzuekin zihoan, eta eurak onik daude. Josu Bereziartuarekin batera, zortzi milako bat igo zuen lehen euskal mendizalea izan zen azpeitiarra.
2013/03/27 - 09:44
Formigalen elur-jausiak harrapatutako neskatoa hil da
Ordu batzuk lehenago, neskatoa heriotza zerebral egoeran zegoela iragarri dute Miguel Servet Zaragozako ospitaletik. Atzeraezinezko prozesua zela jakinarazi dute.
2013/03/25 - 22:03
Elur-jausi batek hiru adingabe harrapatu ditu Formigalen
Harrapatu duen neskatxo bat oso larri eraman dute helikopteroz Zaragozako ospitalera, eta bere egoera kritikoa da.
2013/03/25 - 21:40
Elur-jausi batek hiru adingabe harrapatu ditu Formigalen
Horietako bi euren kasa atera dira elurpetik, baina hirugarrena erreskatatu egin behar izan dute, eta osasun egoera larrian helikopteroz eraman dute Zaragozako ospitale batera.
2013/01/03 - 11:13
Basagoiti Panticosako eski estazioan harrapatuta izan da, 13 orduz
EAEko PPko burua bakartuta geratu diren 1.000tik gora eskiatzaileetako bat izan da. Gaur goizaldean erreskatatu dute.