Aragoi
2017/08/16 - 03:55
Aretxabaletak azken agurra emango dio gaur Mikel Crespori
19:00etan, herriko parrokian, gaztearen aldeko hileta egingo dute. Hil-kapera Arrasateko beilatokian izango da irekita, 10:00etatik 13:00etara.
2017/08/15 - 22:31
Dolua Aretxabaletan, Mikel Cresporen heriotzagatik
Aretxabaletan oso ezaguna eta maitatua zen Mikel Crespo. Guardia Zibilaren erreskate-taldeak astelehen arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Balaitus mendiaren hego aurpegian. Hileta asteazkenean da.
2017/08/15 - 16:59
Mikel Crespo mendizalearen gorpua gaur iritsiko da Aretxabaletara
Asteazken arratsaldean egingo diote hileta-elizkizuna herriko parrokian.
2017/08/15 - 01:09
Aretxabaletako mendizalearen gorpua topatu dute Panticosan
Guardia Zibilak aurkitu du hilotza astelehen honetako arratsaldean. 20 urte zituen, eta ostiraletik zegoen desagertuta.
2017/08/14 - 22:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizalearen gorpua aurkitu dute
Erreskate-taldeek astelehen honetako arratsaldean topatu dute gorpua. Ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/14 - 12:34
Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz
20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/13 - 13:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizale baten bila ari dira
Badirudi 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zela Panticosa inguruan, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.
2017/07/24 - 17:30
Ezohiko txingorra izan da Teruelen
Teruelen harria bota du. Arratsaldeko 17:30ak aldean hasi eta ordu laurden batez sekulako txikizioa eragin du txingorrak auto eta hainbat eraikinetako sapaietan.
2017/04/16 - 15:01
Datozen orduetan helduko da Euskadira Huescan hildako mendizalearen gorpua
Jacan (Huesca) eduki dute igande honetan, autopsia egin zain.
2017/04/15 - 22:36
Portugaleteko mendizale bat hil da Panticosan, erorketa bat izan ostean
Hildakoa 69 urteko gizon bat da eta Panticosan (Huesca) dagoen Arnales tontorra ari zen igotzen.
2016/11/01 - 19:38
27 urteko ehiztari bat hil da tiroz Huescan
Biktima ehizean ari zen Torrazo eremuan, Castiello de Jaca herrian (Huesca).
2016/10/30 - 19:30
Donostiar bat hil da Sallent de Gallegon erorikoa izan ostean
72 urteko mendizaleak 30 metro baino gehiagoko erorikoa izan du Sarrako zonaldean igande goiz honetan.
2016/10/02 - 13:38
Durangoko mendizale bat hil da Pirinioetan
48 urteko gizonezkoak istripua izan zuen Posets mendi gainera igotzen ari zenean, Aragoin. Gailurrera iristear zela, 200 metrotan behera erori zen.
2016/09/14 - 18:11
Lau atxiloketa Teruelen, Tuteran adingabe bat bahitzeagatik
Antza, 15 urteko neskatoa indarrez sartu zuten furgoneta batean eta ihesari eman zioten.
2016/08/07 - 21:21
20 urteren buruan, Biescaseko kanpalekura itzuli da Sergio
Sergiok gurasoak eta bi anai-arreba galdu zituen uholdeetan. Gainera, Juanjo psikologoarekin izan gara, kaltedunak artatzen egon baitzen.
2016/08/07 - 17:57
Duela 20 urte 87 pertsona hil ziren Biescaseko Las Nieves kanpinean
Gaurko egunez, duela 20 urte, izugarrizko erauntsia izan zen Biescasen eta 87 pertsona hil eta 200dik gora zauritu ziren.
2016/08/07 - 14:38
Biescasen duela 20 urteko hildako 87 pertsonak omenduko dituzte gaur
1996ko abuztuaren 7an Biescasen izandako euriteak Las Nieves kanpina suntsitu zuen eta 87 pertsona hil ziren.
2016/05/30 - 22:32
La Burundesak asteazkenean estreinatuko du Iruñea-Jaka linea
La Burundesak ekainaren 1ean, asteazkena, estreinatuko du Iruñea eta Jaka arteko linea erregularraren zerbitzua.
2016/05/17 - 02:10
Beste telebista-seinale batzuen legezkotasuna aztertuko du Nafarroak
Nafarroako Kontseiluak Aragoiko Telebista Nafarroan emititzeko araudia nahiz ETB Kantabrian eta Errioxan ikustea ahalbidetzen duen legedia aztertuko ditu.
2016/03/28 - 15:53
50 urteko mendizale bilbotar bat hil da
Bilboko 50 urteko mendizale bat hil da elur-jausi batek harrapatuta, emakume batekin ibilbide bat egiten ari zela. Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalean (Huesca) jazo da ezbeharra.