Aragoi
2015/12/05 - 20:07
Mendizale nafar bat hil da Aragoiko Pirinioan
Mendizalea bere semearekin batera zegoen, eta hark deitu ditu larrialdi zerbitzuak.
2015/07/13 - 12:12
Zaragozako adinekoen egoitzak ez zuen irekita egoteko baimenik
2011ko ikuskatze batean atzemandako mantenu eta osasun akatsak konpondu gabe zituen, Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez.
2015/07/12 - 16:28
Zortzi lagun hil dira Zaragozako zaharren egoitza bateko sutean
Zortzi hildako eta hamabi zauritu utzi ditu Zaragozako zaharren egoitza baten piztu den suteak. Ez dago argi nola sortu den sutea, baina badirudi koltxoi batek su hartu duela.
2015/07/12 - 09:38
Zortzi lagun hil dira Zaragozako zahar-etxe batean izandako sutean
Gauerdian hasi da sua, Zaragozako suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Antza, gela bateko koltxoiak su hartu du.
2015/07/05 - 13:14
Zaragozako hainbat herri hustu dituzte sute baten ondorioz
Biota, Asin, Ores, Farasdues eta Malpica de Arba herrietako 1.300 pertsona mugiarzi dituzte sutearen eraginez. Nafarroak hegazkinak bidali ditu sutea itzaltzen laguntzeko.
2015/07/05 - 00:42
Aragoiko hiru herri jendez hustu dituzte sute baten ondorioz
Faradues, Ores eta Asin herrietako 300 bizilagun inguruk Ejea de los Caballeros eta Luesia herrietan igaroko dute gaua.
2015/04/03 - 13:11
Bi nafar larri zauritu dira Huescan izandako bi mendi istriputan
52 urteko Tuterako gizon bat zauritu da Aspe tontorrean izandako istripu batean. Halaber, Arangureneko bizilagun bat larri zauritu da Candanchuko eski estazio inguruan erorita.
2015/02/21 - 17:56
Panticosako Bainuetxea hustu dute elur-jausien arriskuagatik
Bainuetxera heltzeko errepidea, A-2606, itxi egin dute elur-jausiak izateko arriskua dela-eta. Enpresaren zuzendariak erabakia salatu du, horren ondorioz, 100.000 euro galduko dituelako.
2015/02/01 - 21:46
Elorrioko eskiatzailea hilik aurkitu dute Candanchun
Rinconada inguruan topatu dute, eskirako itxita zegoen gune batean. Hildakoa, 39 urteko gizona, beste lagun batekin batera ari zen bertan eskiatzen, elur-jausia gertatu zenean.
2015/02/01 - 15:25
Hilda aurkitu dute Candanchun desagertuta zegoen eskiatzailea
Dirudienez, elur olde batek harrapatu zuen, lagun batekin pistatik kanpo eskiatzen ari zela.
2015/02/01 - 10:51
Elur-jausi batean harrapatutako bizkaitarraren hilotza aurkitu dute
39 urteko elorriarra elur-jausi baten azpian harrapatuta zegoen larunbataz geroztik, Candanchun.
2015/01/31 - 19:31
Elur-jausi batek eskiatzaile bilbotar bat harrapatu du, Candanchun
40 eta 45 urte bitarteko bilbotarra da. Harekin zihoan eskiatzaile bilbotarra onik atera dute, hipotermia zantzuekin. Bilaketa lanak bertan behera gelditu dira igandera arte.
2015/01/02 - 20:18
Nafarroako mendizale bat oso larri zauritu da Acherito mendian
31 urteko mendizalea 200 metroko mendi-mazela batetik erori da Anson. Frantziako Jendarmeriak abisua eman dio Guardia Zibilari. Istripua mendiaren mendebaldean gertatu da.
2014/08/23 - 22:54
Mendizale nafar bat hil da Panticosan
43 urteko mendizalea 50 metroko altueratik erori da Garno Negro tontorra eta Pondielloseko Orratza bitartean. Gorpua Pueyo de Jacara eraman dute.
2014/08/23 - 20:27
Nafarroako mendizale bat hil da 50 metrotik erorita Panticosan
43 urteko gizonezkoa beste zazpi mendizalerekin batera zegoen, guztiak nafarrak. Horien artean haren senide bat zegoen, eta hark eman du erorketaren berri.
2014/03/31 - 16:06
Mendizale bilbotar bat erreskatatu dute Huescako Pirinioetan
Ezbeharra igandean jazo zen, baina gaur goizera arte ezin izan dute gizonezkoa erreskatatu, eguraldi txarra dela eta.
2013/07/27 - 18:57
Iruñeko DYA-ko langile bat hil da Taillon mendi-tontorrean (Huesca)
Istripua atzo izan zen, 17:15ean. Gaztea beste mendizale batekin zihoan, irrist egin zuen, gizonezkoak heldu egin zion, baina azkenean biak erori ziren 30 metroko altueratik.
2013/06/19 - 00:58
700 bat pertsona etxetik atera dituzte Lleidan eta Huescan
Ia 400 lagun ebakuatu dituzte Kataluniako pirinioaren eskualdeetan, eta ez dira etxeetara itzuliko gutxienez asteazkenera arte. Ia 300 pertsona etxetik atera dituzte Benasquen (Huesca).
2013/05/13 - 23:47
Azpeitiak Benantxio Iruretari azken agur hunkigarria eman dio
Larunbatean hil zen Aneto mendian, "Mahomaren pasabidea"n erorita. Arratsaldean egin dute bere aldeko hileta elizkizuna Soreasuko San Sebastian parrokian.
2013/05/13 - 22:53
Agur hunkigarria eman diote Benantxio Iruretari
Iruretaren aldeko elizkizuna arratsaldean egin da Azpeitian. Eliza beteta egon da. Mendizale ezagunak ikusi ditugu, eta baita Benantxioren bideari jarraituko dioten gazte asko ere.