Aranzadi Zientzia Elkartea
2022/11/14 - 21:17
Nortzuk ziren baskoiak?
Gure arbasoak Erromatarren aurreko herria ziren, egun Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa eta Aragoi diren lurraldeetan bizi zirenak.
2022/11/14 - 18:45
''Sorioneku'', baskoien lehenengo hitz idatzia Irulegiko Eskuan
Iberiarren sistema grafikoa moldatuta, bost hitz idatzita dituen esku formako brontzezko xafla bat aurkitu dute Aranzadiko arkeologoek Burdin Aroko herrixkaren aztarnategian, Irulegin (Nafarroa).
2022/11/14 - 18:21
Irulegiko aztarnategia, Kristo aurretik I. mendeko irudi "izoztua"
Erdi Beranduko Brontze Arotik (K.a. XV. eta XI. mendeen artean) K.a. I. mendearen lehen hereneraino bizilekua izan zen. Garai hartan utzi zuten erromatar tropek su eman ondoren.
2022/11/14 - 15:25
Irulegiko eskuaren aurkikuntza arkeologo, zaharberritzaile eta hizkuntzalarien elkarlanaren fruitua da
Leire Malkorra arkeologoak aurkitu zuen "Irulegiko eskua" 2021eko ekainaren 18an zeramika pusketen artean. Prozesua nolakoa izan zen eta aurkikuntza nola bizi izan zuen kontatu digu Leirek.
2022/11/14 - 14:52
Honelakoa da Irulegiko eskua
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek baskoien hizkuntzan idatzitako duela 2.100 urteko brontzezko xafla bat aurkitu dute Irulegin, Burdin Aroko herrixka baten aztarnategian.
2022/11/14 - 13:52
Leire Malkorrak, brontzezko xafla aurkitu zuenak, bere esperientzia kontatu du
Leire Malkorrak, arkitektoa ogibidez eta Aranzadiko boluntarioak, aurkitu zuen Irulegiko indusketa-lanetan brontzezko xafla. Dioenez, artefaktua aurkitu zutenean, lurra eta sedimentuak kendu barik, Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Arlora bideratu zuten, bertan azter zezaten.
2022/11/14 - 12:39
Mattin Aiestaran, Aranzadiko arkeologoa: ''Hau da euskararen aurrekariaren lehen testu idatzia''
Nafarroako Aranguren Ibarreko Irulegiko aztarnategiko zuzendariak Burdin Aroko herrixkako aurkikuntza berria deskribatu du: iberiarren sistema grafikoa moldatuta bost hitz idatzita dituen esku formako brontzezko xafla bat.
2022/11/14 - 09:27
Arangurenen egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango dute gaur Chivitek eta Aranzadik
Gongorako Jauregi Zaharrean egingo da aurkezpena 10:30ean, eta eitb.eus atariak zuzenean emango du.
2022/10/19 - 14:02
Lehendakariak Aranzadi Elkarteak egindako lana azpimarratu du memoria historikoa berreskuratzeko
Urkulluk goraipatu du Zientzia Elkarteak 75 urteotan egindako lana, "bereziki, desagertutako pertsonen gorpuzkiak lurpetik ateratzean, edo gerraren ondorioz hil ziren pertsonei buruzko datu basea lantzean".
2022/10/17 - 20:07
Aranzadik Huescan topatu ditu Gerra Zibilean fusilatutako galdakaoztar batenak izan litezkeen gorpuzkiak
Zientzia Elkartea ostegunetik ari zen lanean Jakako hilerrian, Pedro Asuaren gorpuzkiak egon litezkeen hobi komun batean.
2022/10/02 - 15:39
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Mutrikun
Lursailaren jabe den familiak emandako testigantzari esker berreskuratu ahal izan da, baina gorpuzkiak ez dira identifikatu oraindik.
2022/09/13 - 20:35
Bertan hobiratutako 17 gudulariren izenak jasotzen dituen plaka jarriko dute Polloeko mausoleo frankistan
Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketan ezinezkoa izan den arren horien gorpuzkiak identifikatzea, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 17 horien eta bertan ehortzitako gainerako dozenaka borrokalari errepublikarren memoria berreskuratu nahi dute, biktimen senideekin hala adostuta.
2022/08/29 - 19:26
4.700 desobiratze burutu ditu Aranzadik Begoñako hilerrian
Aranzadi Zientzia Elkartea joan den urrian hasi zen Begoñako hilerrian gorpuak ateratzen, eta hasiera batean aurreikusitakoa baino bost aldiz exhumazio gehiago gauzatu dituztela jakinarazi dute.
2022/07/21 - 16:04
Aranzadik indusketak egin ditu auzolandegian Zizurkilgo Saseta defentsa sisteman
1936an altxamentu militarrari aurre egiteko erresistentzia puntuetako bat izan zen Sasetakoa (Zizurkil, Gipuzkoa). Aranzadi zientzia elkarteak indusketak egin ditu bertan puntu honen garrantzia argitzeko.
2022/06/29 - 14:33
Altzoko Erraldoiaren hezurrak Altzoko hilerrian hobiratu dituzte
2020an aurkitutako gorpuzkiak familiak hilerrian gordeta duen gunean lurperatu zituzten ekitaldi intimo batean joan den igandean, ekainak 26.
2022/06/29 - 12:17
Altzoko Handiaren hezurrak jaioterrira itzuli dira
Aranzadi zientzia elkarteak 2020ko abuztuan aurkitu zituen Altzo Erraldoiaren hezurrak Altzo Azpiko hilerrian. Bi urte geroago, bere hezurrak jaioterrira itzuli dira.
2022/06/07 - 18:33
Txabi Etxebarrieta ETAko kidea "exekutatu" zutela ondorioztatu du ikerketa batek
ETAko kidea "litekeena da, exekuzio estrajudizial baten biktima izatea", Aranzadi elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu duenez.
2022/05/27 - 13:06
2.900 gorpuzkin deshobiratu dituzte Begoñako hilerriko indusketetan, eta beste 2.100 inguru falta dira
Aranzadi Zientzia Elkarteak hasiera batean aurreikusi zuen 1.000 inguru izango zirela. Aurreikuspenak nabarmen gainditu direnez, Bilboko Udalak 570.000 euro gehiago bideratuko ditu gorpuzkiak berreskuratzeko "Begoñako argia" proiektura.
2022/05/25 - 16:53
Donostiako Polloe hilerriko mausoleo frankistaren plaka kendu dute
Donostiaren defentsan parte hartu zuten 17 miliziano eta gudariren gorpuzkiak gordetzen dituen panteoiaren udal-titulartasuna behin egiaztatuta, Donostiako Udalak kendu egin du plaka. Aranzadik egin berri duen txosten baten arabera, ez zuen Memoria Historikoaren Legea betetzen.
2022/05/16 - 16:19
Tomas Rubin gudariaren gorpuzkiak jaso ditu haren seme Angelek
Egun hunkigarria izan da Angel Rubinentzat. Aitaren gorpuzkiak jaso ditu gaur Gogora institutuan. Begoñako hilerrian aurkitu dituzte. Angelek urtebete zeukan aita hil zutenean.