Aretxabaleta
2017/08/15 - 22:31
Dolua Aretxabaletan, Mikel Cresporen heriotzagatik
Aretxabaletan oso ezaguna eta maitatua zen Mikel Crespo. Guardia Zibilaren erreskate-taldeak astelehen arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Balaitus mendiaren hego aurpegian. Hileta asteazkenean da.
2017/08/15 - 16:59
Mikel Crespo mendizalearen gorpua gaur iritsiko da Aretxabaletara
Asteazken arratsaldean egingo diote hileta-elizkizuna herriko parrokian.
2017/08/15 - 01:09
Aretxabaletako mendizalearen gorpua topatu dute Panticosan
Guardia Zibilak aurkitu du hilotza astelehen honetako arratsaldean. 20 urte zituen, eta ostiraletik zegoen desagertuta.
2017/08/14 - 22:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizalearen gorpua aurkitu dute
Erreskate-taldeek astelehen honetako arratsaldean topatu dute gorpua. Ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/14 - 12:34
Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz
20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/13 - 13:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizale baten bila ari dira
Badirudi 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zela Panticosa inguruan, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.
2017/02/27 - 12:25
Hiru edukiontzik su hartu dute Aretxabaletan eta auto bat kaltetu da
Errekabarrun kalean piztu da sua 06:45ean. Segurtasun Sailaren esanetan, ezezagunek su eman diote edukiontzi bati.
2017/02/15 - 17:51
Mendizale bat hil da Kurutzebarri mendian, Aretxabaletan
Dirudienez, 64 urteko gizonezkoak konortea galdu du.
2016/04/17 - 19:15
Atxilotu bat Aretxabaletan, bi pertsona sastatu izana egotzita
Erasoa Arrasateko Zarugalde kalean jazo da, goizaldeko 5:00ak aldera.
2016/01/24 - 22:16
Aretxabaletako herritarrek 5. edukiontzia aukeratu dute
Orain arte, atez ateko sistema zuten. Unai Elkoro alkateak baieztatu duenez, sistema berria udarako izango dute prest.
2016/01/24 - 15:19
Atez ateko edo 5. edukiontziaren artean aukeratuko dute Aretxabaletan
Jendeak ez du aukera galdu eta goizetik etengabea izan da boto-emaileen joan-etorria.
2016/01/24 - 11:20
Aretxabaletak eta Legazpik bosgarren edukiontziaren alde egin dute
Botoa emateko eskubidea duten ia 13.000 lagunek bosgarren edukiontziaren edo atez atekoaren artean aukeratu behar zuten.
2016/01/06 - 10:57
Bi lagun zauritu dira, bat larri, Aretxabaletan bi autok talka eginda
Zaurituetako bat, 58 urteko bergararra, larri dago eta, Gasteizeko ospitale batera eraman dute. Beste zauritua, 44 urteko Aretxabaletako bizilaguna, Arrasateko ospitalera eraman dute.
2015/12/29 - 19:50
Aretxabaletan zabor-bilketari buruzko galdeketa egingo dute
Bizilagunek bi aukera izango dituzte: bosgarren edukiontziaren alde egitea edo ‘atez ateko’ sistema babestea.
2015/01/08 - 00:11
Gizon baten gorpua kiskalita aurkitu dute Aretxabaletan
Biktima Apotzaga-Etxebarri auzoko baserri baten bizilaguna da. Antza denez, istripu bat izan da. Hildakoaren arropek su hartu dute eta ezin izan ditu itzali.
2014/09/07 - 15:29
Mendizale bat hil da Aretxabaletan, Gurutzebarrin
79 urteko gizonezkoa ondoezik sentitu da eta Larrialdi Zerbitzura deitu dute, baina ezin izan dute ezer egin.
2014/06/30 - 13:52
Osaba hiltzen saiatzeagatik atxilotu dute Aretxabaletan
Etxean eraso zion igandean, metalezko barra batekin. Biktima Gasteizko Santiago Ospitaleko Zainketa Intentsiboetan dago.