Aretxabaletak eta Legazpik bosgarren edukiontziaren alde egin dute
Bosgarren edukiontziaren aukera izan da garaile atera den aukera bai Aretxabaletan, bai Legazpin hondakinen kudeaketari buruz gaur egin dituzten herri-galdeketetan.
Guztira 13.000 herritar zeuden botoa ematera deituta Gipuzkoako udalerri bietan, eta bosgarren edukiontziaren edo atez atekoaren artean aukeratu behar zuten
Herri bietan bosgarren edukiontzia atera da garaile. Gauzak horrela, Aretxabaletan, % 60ko parte-hartzearekin (3.406 auzokide), herritarren % 76k babestu du (2.600 boz) edukiontzien sistema. Antzeko datuak izan dituzte Legazpin ere: parte-hartzea % 60koa izan da ere (4.228 auzokide), eta bosgarren edukiontziak bozen % 68,9 eskuratu du (2.912 boz).
Aldaketa udal gobernuetan
Azken udal hauteskundeetan, EAJk EH Bilduri alkatetza kendu zion aipaturiko bi herrietan, eta hondakinak biltzeko sistemaren inguruan sortutako "gatazka"ri amaiera emateko herri galdeketak egiteko konpromisoa hartu zuten jeltzaleek.
Legazpin, sistema mistoa dago indarrean. Koldobika Olabide Legazpiko alkatearen esanetan, bosgarren edukiontziaren sistema "merkeagoa" da eta posible da horren bidez egungo hondakin-bilketa mailari eustea. EH Bildu, berriz, atez atekoaren alde agertu da.
Aretxabaletan, egungo atez ateko sistemaren eta bosgarren edukiontziaren artean aukeratu behar izan dute. Aretxabaletako EH Bilduk sailkatzeari eta birziklatzeari eman dio lehentasuna eta, horregatik, begi onez ikusten ditu bi sistemak baldin eta % 80tik gorako gaikako bilketa bermatzen bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.